Berriak

RSS-2.0

Nafarroako Parlamentuaren gaurko Osoko Bilkura minutu bateko isilunea gordez hasi da, azken bi erailketa matxistengatiko gaitzespen gisa. Izan ere, abenduaren 18an, 42 urteko emakume bat bere bikotekideak erail zuen. Ez zegoen tratu txarrei buruzko aurretiazko salaketarik. Beste emakume bat ere, 50 urtekoa, gogoan izan da, bere bikotekideak abenduaren 17an Cartagenan (Murtzia) eraila. Erasotzaileak urruntze-agindu bat zeukan tratu txarrengatik, 11 egun lehenago mugaeguneratu zena.

 

[2024/12/19]

Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek adierazi du Kontuen Ganbera Nafarroako Parlamentuaren organo tekniko bat dela gaur egun, XXI. mendeko Nafarroan, baina erabateko independentzia funtzionala duena, eta gogorarazi du demokrazia iritsi zenean Nafarroa izan zela Estatuko lehenbiziko erkidegoa bere buruari kanpo fiskalizazioko organo bat ipini ziona.

[2024/12/18]

12:00etan eginen da, atalondoan, eta Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek eginen du hasiera-hitzaldia

[2024/12/17]

Erabilera anitzeko aretoan izanen da, 10:30ean, eta Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariaren hitzartzearekin emanen zaio hasiera

[2024/12/16]

“Emakumeen aurkako indarkeriei ez” lelopean, Legebiltzarrak bere arbuioa adierazi du joan den abenduaren 10ean Mallorcan 32 urteko emakume baten erailketaren aurrean

[2024/12/16]

"Emakumeen aurkako indarkeriari ez" lemapean, Legebiltzarrak salatu egin ditu Jaénen indarkeria bikarioaren biktima izan den adingabearen hilketa eta Gipuzkoan genero-indarkeriaren biktima izan den emakumearen hilketa

[2024/12/09]

Hualdek eskubide linguistikoak aipatu ditu eta proiektu horren irismena azpimarratu du, xedetzat baitu “gure historiaren eta gure kulturaren garrantzia nabarmentzea, gure hizkuntzaren bitartez”

[2024/12/02]

Nafarroako ordezkariek adierazi dute prest daudela “lan egiten jarraitzeko askatasunaren, bakearen eta independentziaren alde Sahara Mendebaldean giza eskubideenganako errespetutik abiatuta”

[2024/12/02]

PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Contigo-Zurekin taldeen ezezko botoek zapuztu dute UPNk, PPNk eta Voxek politika fiskala dakarren testua Gobernuari itzultzeko egin duten ahalegina, eta Batzordean eztabaidatuko da

[2024/11/28]