Noiz argitaratua Osteguna, 2025.eko Martxoak 6

Ezetsia izan da mozio bat, zeinaren bidez premiatzen baitzen ahalik eta lasterren deitzera Nafarroako Segurtasun Batzordea eta Iruñeko, Tuterako eta Burlatako Tokiko Batzarrak

Voxen proposamenak, zeinak ez duen behar beste babes lortu, premiatzen zuen tokiko babes-plan espezifiko bat lantzera, herritarren segurtasuneko egungo egoeraren analisi orokor batetik abiatuta

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bildurak mozio bat ezetsi du gaur, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioen aurkako botoekin eta UPN, PPN eta Voxen aldeko botoekin; horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen zen “albait lasterren deitu dezan Nafarroako Segurtasun Batzordea, zuzen-zuzenean ezagutzeko zein den Nafarroako udalerrien segurtasun-egoera eta horietan guztietan berariazko plan bat taxutzeko, bertako segurtasuna bermatuko duena”.

 

Ezetsitako mozioaren bigarren puntuan Iruñeko, Tuterako eta Burlatako udalak premiatzen ziren “albait lasterren deitu dezaten Segurtasuneko Tokiko Batzarra, udalerri horietan herritarren segurtasuna bermatuko duen plan eraginkor bat taxutzeko”.

 

Vox FPEk sustatutako mozioaren zioen azalpenean, baieztatzen da Nafarroako kriminalitate-tasa nazioko batez bestekoa baino 2,3 puntu handiagoa dela.

 

Zentzu horretan, adierazten dute Iruña, Tutera eta Burlata direla udalerri kaltetuenak, eta, era berean, “sexu-askatasunaren kontrako delituak kezkagarriki ugaritu” direla diote.

 

Elkartearen iritziz, “Nafarroan kriminalitateak izandako gorakada hori onartezina da, eta herritarren segurtasunaren kudeaketaren arloan egiturazko akatsak daudela erakusten du”.