Berriak

RSS-2.0

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten du Murtziako diskoteken sutean hildakoekiko eta haien familia eta hurbilekoekiko. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna adierazten du Murtziako La Fonda, Golden eta Teatre diskoteken sutean hildakoekiko eta haien familia eta hurbilekoekiko.

 

[2023/10/02]

Parlamentuak aldeztu egiten ditu Biriketako Minbiziaren Pairatzaileen Espainiako Elkartearen erreibindikazioak, zeinen artean baitaude detekzio goiztiarreko programei ekitea, dianostiko molekularraren garapenari bultzada ematea eta berrikuntzazko sendagaietarako lorbide berdinzalea bermatzea

[2023/09/29]

Unai Hualdek hizkuntza sustatzeko eta garatzeko helburuarekin elkarlanean jarraitzeko eskatu dio Euskaltzaindiari

[2023/09/29]

Toki-finantzaketaren arloan lortutako akordioen ondoren, jorratzeke dauden gaiei ekitea proposatzen da, hala nola, tokiz gaindiko egiturari eta eskumenak argitzeari buruzkoak

[2023/09/28]

Enpresa-ehunduraren lehiakortasuna hobetzera bideratutako plana da, ekoizpen jasangarriaren, kalitatezko enpleguaren eta beharrizanei erantzunen dien prestakuntza-eskaintzaren bidez

[2023/09/28]

Ganberak zalantzan jartzen du langileen gaixotasunen kudeaketaren eskuordetza, baina istripuen mutuak Osasun Sistema Nazionalean integratzeari uko egiten dio

[2023/09/28]

Ganberak etxebizitzaren arazoa legez kanpoko okupazioaren igoerarengandik bereizi du, eta ez du uste Zigor Kodea gogortzea neurri eraginkorragoa denik

[2023/09/28]

Hamar urterako plangintza estrategiko bat eskatzen da, joera demografikoaren arabera sistemaren kalitatea hobetzeko azterketa zorrotz eta parte-hartzaile batetik abiatuta

[2023/09/28]

Contigo-Zurekin eta EH Bilduk bakarrik babestu dute finantza-sistemaren funtzio soziala bermatzeko eta logika oligopolista hausteko esku hartzeko erakunde bat martxan jartzea

[2023/09/28]

Finantzaketari, preskripzio-ahalmenari, bateraezintasunari edo baimen bereziari dagokionez arauan ikusten dituzten murrizketak ezabatzeko eskatu dute UPNk, EH Bilduk, PPNk ea Voxek

[2023/09/28]