Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Urriak 2
Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten du Murtziako diskoteken sutean hildakoekiko eta haien familia eta hurbilekoekiko
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten du Murtziako diskoteken sutean hildakoekiko eta haien familia eta hurbilekoekiko. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
"1. Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna adierazten du Murtziako La Fonda, Golden eta Teatre diskoteken sutean hildakoekiko eta haien familia eta hurbilekoekiko.
2. Nafarroako Parlamentuak bere sostengua helarazten die kaltetu guztiei, eta adierazten du sutea sortu zuten zergatiak argitzearen aldeko bere borondatea".