- Bozeramaileen Batzordeak ez du onartu adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen baitio bat egin dezala Hegoafrikak Nazioarteko Justizia Gortean Israel Gazan egiten ari den jarduketen aurka aurkeztutako demandarekin. Contigo-Zurekinek aurkeztu du.
Nafarroako Parlamentuak "Bakea eta Askatasuna Saharar Herriarentzat" taldearteko parlamentarioen XXVII. konferentzian parte hartu du gaur Gasteizen.
Legebiltzarraren ordezkaritza osatu dute Carlos Guzmán taldeartekoaren koordinatzaileak eta Ibai Crespo (PSN), Isabel Aranburu (Geroa Bai) eta Irene Royo (PPN) parlamentariek.
UPNren interpelazio bati erantzun dio, zeinak Erkidegoaren osasun gastu handia eta azken lau urteetan osasun arreta publikoak okerrera egin izana kontrajarri dituen
56 izan dira 2023 urtean beren bikotekideek edo bikotekide ohiek eraildako emakumeak, eta 2003an estatistikak biltzen hasi zirenetik 1.238. biktima da honakoa
Asmoa da errolda eguneratzea eta zenbait dibulgazio-jarduera antolatzea, Memoria Historikoaren Dokumentu-funtseko datuak eta oro har funts horren esanahia bere osotasunean ezagutarazteko
Legebiltzarrak otsailaren 19tik aitzina gauzatuko du kudeaketa irisgarri, garden, ulerterraz, efiziente eta eraginkor baten aldeko apustua, prozesuak sinplifikatu eta interakzio digitala erraztuko dituena
Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak eta Ramón Gonzalo Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak 2024 urterako lankidetza hitzarmena sinatuko dute asteazken honetan, urtarrilak 10.
Bilkura 09:00etan izanen da Lehendakaritza bulegoan.
Tuterako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetza eskatu du ikastetxeak, jolastokian estalkirik ez izateak dakartzan arazoetarako soluzioa bilatzeko