Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena protokolo bereziak egin ditzan, goi-mailako adimen-gaitasunak dituzten ikasleak detektatzeko
Hezkuntza Batzordean onetsia. 2018ko ekainaren 13an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da susta dezan protokolo bereziak egitea, eskolatzearen hainbat unetan, goi-mailako adimen-gaitasunak dituzten ikasleak detektatzeko.
2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio aniztasunari arreta emateko planetan neurriak sar ditzan goi-mailako adimen-gaitasunak dituzten ikasleendako arreta hobetzeko.
3.- Gobernua premiatzen da ikastetxeetan bultza ditzan goi-mailako adimen-gaitasunak dituzten ikasleendako programak, multzokatzeak eta metodologia egoki eta kolaboratzaileak, halako moduz non ikasle horiei erraztuko zaien taldean-ikasgelan integratzea eta ikasteko ahalmen guztiak garatuko dituzten.
4.- Gobernua premiatzen da bultza ditzan irakasleen, zuzendaritza-taldeen eta orientazioko profesionalen prestakuntza, goi-mailako adimen-gaitasunak dituzten ikasleen eta haiekiko hezkuntza-erantzun egokiaren gaineko ezagutzan. Delako erantzun egoki horrek ikasle horiei pizgarriak eta laguntza eskaintzeko metodoak eta didaktika egokiak bilduko ditu, bai eta programak, neurriak eta berariazko baliabideak ere.
5.- Exekutiboari eskatzen zaio familiendako prestakuntza-programak egitea, oinarritzat hartuta goi-mailako adimen-gaitasunak dituzten haurren detekzio goiztiarra eta hezkuntza-orientazioa familiaren arloan.
6.- Nafarroako Gobernua premiatzen da osasun sistemekin lankidetza-protokoloak ezartzea, pediatria, psikologia, psikiatria, pedagogia, psikopedagogia eta abarreko profesionalekiko lankidetza sortu eta hobetzeko, detekzioaren fasean.
PSN talde parlamentarioak aurkeztua.
Aho batez onetsia.