2025eko martxoaren 10eko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2025eko MARTXOAren 10a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilera presentziala egin dute gaur, astelehena, martxoak 10, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak izapidetzeko onartu dituzte Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua aldatzeko foru-lege proposamena eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aldatzeko foru-lege proposamena. Irakurketa bakarra.
Halaber, Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Eledunen Batzarraren eskariz eginiko txosten juridikoa, bi foru-lege proposamen horiek ordenamendu juridikoarekin eta, zehazki, Konstituzioaren 25. artikuluarekin bat ote datozen jakitekoa. Eskari horren ondorioz, bi ekimen horiek izapidetzeko onartu gabe zeuden otsailaren 3ko bilkuratik.
Legelari nagusiak eginiko txosten juridikoaren ondorioetan esaten da ekimen legegile horietan jasotzen diren neurriek “nolabaiteko zehazgabetasuna dutela” eta, hori dela eta, “litekeena dela Konstituzioaren 9.3. artikuluan bermatutako segurtasun juridikoaren eta legezkotasun printzipioekin bateraezinak izatea”.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru-dekretua aldatzen duen foru-lege proposamenari dagokionez, ohartarazten da proposatzen den neurriak ez duela bermatzen helburua —adingabeekin ohiko harremana izatekoak diren lanpostuetatik at uztea terrorismo delituengatik epai irmoz zigortutako pertsonak—; izan ere, neurri horren xede nagusiak, irakaskuntza ez-unibertsitarioko irakasleen kidegoak, Estatuko funtzionarioak dira”, eta horrek “homogeneotasuna” eskatzen duen “Estatuko araudira” garamatza. Horrenbestez, eskakizunak “irakaskuntzako funtzio publikoaren oinarrizko esparru komunean ezarri beharko lirateke kidego horietarako guztietarako”.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamenari dagokionez, ohartarazten da kasu honetan ere ez dela lortzen “hezkuntza arloan dirulaguntzak mugatzeko” —pertsona fisiko edo juridikoentzat, terrorismo delituengatik epai irmoz zigortutako pertsona fisiko edo juridiko batzuk enplegatu gisa badituzte nahiz haiekin jarduera azpikontratatzen badituzte— helburua lortzen; izan ere, “ikastetxeei, beren izaera bereziagatik, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearekin homologagarria ez den araudia dagokie (hezkuntza itunak).
Esandakoaren haritik, txostenaren amaieran adierazten da Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, “ekimen legegileek Erregelamenduak ezarritako eskakizunak betetzen dituztela egiaztatzera eta dagokien bidea ematera mugatu behar duela, ez baitu ahalmenik egokitasun politikoaren irizpideen arabera bide hori eraldatzeko; izan ere, eginkizun hori Osoko Bilkurari dagokio, proposamen aintzat hartzeko izapidean”.
- Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legea aldatzen duena. Nafarroako Alderdi Sozialista, Unión del Pueblo Navarro eta Geroa Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute. Irakurketa bakarreko eta presako prozedura.
INTERPELAZIOAK:
- Eusko Jaurlaritzarekin eta Euskararen Erakunde Publikoa-Office Public de la Langue Basquerekin batera euskara sustatzeko ezarritako politika orokorrari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Eneka Maiz Ulaiar andreak aurkeztu du.
- Zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute zenbait mozio erretiratzeko idazkia. Geroa Bai talde parlamentarioko Miren Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du.
- Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-maila dela-eta: Nafarroako Gobernua premiatzen da kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legea berrikus eta gaurkotu dezan, gure erkidegoko kultura-errealitate berrietara egokitzeko.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da osasun mentalari buruz nahiz suizidioaren drama sozialari buruz sentsibilizatzeko kanpaina berriak taxutu ditzan. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasun Batzordea.
- Horren bidez, desadostasuna eta errefusa adierazten dira Alaitz eta Ezkaba ikastetxe publikoetan 2 urteko gelak ezarriko direla-eta. EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da aurtengo abuztuaren 31 baino lehen azterlan sakon bat egin dezan merkatu librean alokairuko etxebizitza-edukitzaile handien –bai pertsona fisikoen, bai juridikoen– tributazioari buruz. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da autonomia-erkidegoen zorra nork bere gain hartzeari buruz Zerga eta Politika Fiskaleko Kontseiluak 2025eko otsailaren 26an hartutako erabakiak ez dezan ondoriorik eduki Nafarroaren oinarri-urteko ekarpenean. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, Mendekotasunaren Estatuko Behatokiaren XXV. Irizpeneko datuak azaldu ditzan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du. Presakoa.
- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, I+G+Bko inbertsioak azken urteotan BPGaren aldean izan duen bilakaera balora dezan eta 2025erako eta 2030erako ezarritako helburuak betetze aldera abian jarriko dituen neurriak azaldu ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Hezkuntzako kontseilariarena, Nafarroako Foru Komunitateko haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoetan 2 urteko gelak zertan diren azaldu dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- COMFINen ordezkariekin, indarkeria ekonomikoaren molde gisa pentsioak berariaz ez ordaintzeari buruz Ixaxi Pérezek egindako txostena aurkez dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- NIZE-D ereduko ikastetxe publikoetako zuzendarien elkartearen ordezkariekin, Hezkuntza Departamentuak 2025-2026 ikasturtean haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoetan 2 urteko gelak irekitzeak sortuko lukeen egoera azaldu dezaten. EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Salam Gaza Nafarroa elkartearen ordezkariekin, elkartearen oinarrizko jarduketa-ildoei buruz eta Palestinan bizi den egoerari buruz informa dezaten. Geroa Bai eta Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioek, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta EH Bildu Nafarroa, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- Tiro-poligonoaren aurkako batzordearen ordezkariekin, tiro-poligonoak lurraldean duen inpaktuari eta haien eskariei buruz informatzeko. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Geroa Bai talde parlamentarioko Javier Ollo Martínez jaunak aurkeztu dute.
- Lizarrako Hilobi Santuaren elizako ataria eta fatxada zaharberritzeko obretara, eraikinean egiten ari diren lan teknikoak ezagutzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
- IRIS-Nafarroako Berrikuntza Digitaleko Polora. Geroa Bai talde parlamentarioko Javier Ollo Martínez jaunak, Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu dute.
AHOZKO GALDERAK:
- Haur Hezkuntzako lehen zikloan hezkuntza-sistema publikoa unibertsalizatzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzorriz Goñi jaunak aurkeztu du.
- Otso bakarti bat ikusi ondoren hartutako zaintza- eta jarraipen-neurriei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Javier Ollo Martínez jaunak aurkeztu du.
- Gazte nafarren enplegagarritasunean eta garapenean gazte-jardueretan ikaskuntza ez-formala kreditatzearen inpaktuari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Medikuen Sindikatuaren greba-deialdiari aurre egiteko Osasun Departamentuak abiaraziko dituen ekimenei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- Nitratoek urak kutsatzeko arriskuan diren eremuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Eliza Katolikoaren baitan sexu-erasoen biktima izan direnei erreparazioa emateari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.
- Mendekotasunaren arretarako neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Gobernuko Lehendakaria.
- UPNk Nafarroako Gobernuari egiten ahal dizkion galderei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du. Ez da onartu, Erregelamenduaren 212. artikuluari jarraikiz.
Nafarroan arreta jarraituko eta larrialdiko arretako guneak ixteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.
- Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen aurkako erasoei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.
- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren gogobetetasun-inkesta baten emaitzei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak aurkeztu du.
- Herritarren segurtasuna kudeatzeko ardurari buruzkoa. Vox Nafarroa talde parlamentarioko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.
- Etxebizitza bakarraren katedra sortzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko behin-behinekotasunaren tasari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Nafarroan kriminalitatea igotzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.
IDATZIZKO GALDERAK:
- 2021eko abenduan sinatu zen PIREPen funtsen hitzarmenaren hamahirugarren klausula ez betetzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- BSHren Ezkirozko plana ixtea ekiditeko bilerei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- Latasako eta Iruña-Sanduzelaiko uraren kalitatearen kontrol automatikorako sareko estazioei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Nitratoek urak kutsatzearen diagnostikoan herritarrek parte hartzea sustatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Energia elektrikoa ekoizteko eta banatzeko instalazioetako obretan zuhaitzak mozteari eta basoberritzeko proiektuak egiteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Nitratoen aitzinean zaurgarriak diren eremuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Estellerriko eskualdeko garraioa urgentziaz hobetzeari buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.
- Martzillan inauterian izandako gertaerei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.
- Nafarroan diren lur arraroen mapa bat prestatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Jakiteko ea hitzarmenik sinatu den ECOEMBESen ontzien eta ontzietako hondakinen SCRAP-EEZSKrekin (ekoizlearen erantzukizun zabalduaren sistema kolektiboa). EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako toki-entitateetako polizietako funtzionarioak Nafarroako Foruzaingoan sartzeko araudiari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Tuterako Ospitaleko eskanerraren matxurari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako errepideetan animalia basatien harrapaketen ondoriozko istripuak pixkanaka areagotzeari buruzkoa (Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioa). Mahaiari eskatzen zaio Nafarroako Gobernuari eska dakion eskatzen zaion informazioa emateko daukan betebeharra bete dezan. Ez da onartu, galderari jada erantzuna eman baitzaio.
BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak Inés Olaizola Nogalesen hautagaitza aldarrikatu du, Nafarroako Unibertsitate Publikoak aurkeztua, Nafarroako Kontseiluko kontseilari bat hautatzeko. Lehen izapide gisa, bere merezimenduak azaldu beharko ditu Foru Araubideko Batzordean, martxoaren 19an.
- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, ez du onartu, aho batez, Kultura, Kirol eta Turismo Batzordeko buru Ainhoa Unzuk iragan martxoaren 5eko bilkuran izandako jokabidea dela-eta Vox foru parlamentarien elkarteak aurkeztuta kexa-idazkia.
OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte idazkiak, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariarena eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariarena, zeinen bidez jakinarazten baitute ez direla martxoaren 13ko Osoko Bilkuran egonen.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK
- Mahaiak baimena eman du Padre Moret-Irubide BHIko Batxilergoko 1. mailako ikasleek heldu den osteguneko, martxoak 13, Osoko Bilkurara etor daitezen, komunikazio parlamentarioko praktika bat egin dezaten “oratoria eta eztabaida” irakasgaiaren esparruan.
- Mahaiak onetsi du Autismoaz Kontzientziatzeko 2025eko Munduko Egunaren ospakizunarekin bat egitea. Hori dela eta, apirilaren 2an Nafarroako Parlamentuaren egoitzaren fatxada urdinez argiztatuko da.
- Mahaiak erabaki bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak beste behin errepikatzen baitu indarkeria terrorista bidegabea eta ez-zilegia izateaz gainera, giza eskubideen erabateko urraketa izan zela eta dela, mehatxu larria dela demokraziarako, eta gure Komunitate osoaren ahobatezko arbuioa eta gaitzespena merezi dituela. Lehendakariak aurkeztu du.
Lehendakari Unai Hualdek, lehen lehendakariorde Ainhoa Unzuk, bigarren lehendakariorde Juan Luis Sánchez de Muniáinek eta lehen idazkari Yolanda Ibáñezek alde bozkatu dute; bigarren idazkari Mikel Zabaleta abstenitu egin da.
Aurretik, erabaki horren edukia ezetsia izan da adierazpen instituzional gisa (lehendakariak aurkeztua), EH Bilduren abstentzioarekin eta UPN, PSN, Geroa Bai, PPN, Contigo-Zurekinen eta Voxen aldeko botoekin.
Eledunen Batzarrak egin moduan, Mahaiak ez du onetsi Nafarroako Parlamentuak bat egitea Nafarroako Gobernuak M-11 dela-eta antolatutako ekitaldiarekin. Lehendakariaren proposamena ez da aintzat hartu bigarren lehendakariorde Juan Luis Sánchez de Muniáinen eta lehen idazkari Yolanda Ibáñezen aurkako botoekin eta bigarren idazkari Mikel Zabaletaren abstentzioarekin.
Hona Mahaiaren Erabakiaren testua:
1. Beste behin errepikatzea indarkeria terrorista, zenbait hamarkadaz gauzatu zutena ETAk eta beste erakunde terrorista batzuek, hala nola GALek eta eskuin muturrarekin, ezker muturrarekin eta jihadismoarekin lotutakoek, bidegabea eta ez-zilegia izateaz gainera, giza eskubideen erabateko urraketa izan zela eta dela, mehatxu larria dela demokraziarako, eta gure Komunitate osoaren ahobatezko arbuioa eta gaitzespena merezi dituela.
2. Adieraztea Nafarroako Parlamentuak konpromiso sendoa duela terrorismoaren arbuio eta gaitzespen irmoarekin –ETArena bereziki bortitza izan zen Nafarroan–, bai eta edozein ideia edo proiektu defendatzeko indarkeria erabiltzearen arbuio eta gaitzespenarekin ere. Orobat, adieraztea zalantzarik gabe apustu egiten duela biktima guztiek egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak jasotzeko duten eskubidearen alde. Errealitate horri aitortza egiteko egiten ari diren urrats positibo guztiak balioesten ditugun eran, esan behar da gaur egun guztiz beharrezkoa dela indarkeria gauzatu zutenek edo haren aldeko jarrerarekin babes soziala eta politikoa eman ziotenek gizartearen gehiengo ia osoarekin bat egitea, gizarteak dei egiten baitie gogoeta etiko oso bat eman dezaten argitara.
3. Terrorismoaren biktimei laguntzen jarraitzea, haiekin eta haiek ordezkatzen dituzten elkarteekin lanean jarraituz, haien eskubideak eraginkor egiteko. Orobat, terrorismoaren biktimen eta haien familien duintasuna eta memoria bortxatzen duen ekintza oro errefusatzea.
4. Sustatzea belaunaldi berriek izan dezatela terrorismoaren ankerkeriaren berri, eta biktimekiko enpatia sustatzea, jada abian jarri diren hezkuntza-programen esparruan. Horrelako programak dira, esate baterako, “Memoria duten eskolak, bakearen eta bizikidetzaren alde” eta “De la mano/Eskutik”, zeinak sustatzen baitu biktima hezitzaileak egotea ikasgeletan, bai eta Nafarroako hezkuntza-curriculumean sartutako unitate didaktikoak ere.
5. Terrorismoaren Biktimen Lege berri bat sustatzea, duela 15 urte onetsi zena eguneratze aldera, egungo errealitatera eta biktimen aitortzara egokitu dadin, ahalik eta adostasun handiena bilatuz terrorismoaren biktimen elkarteen eta talde politikoen arteko elkarrizketaren bidez.
6. Adieraztea terrorismoa izugarri bidegabea eta antidemokratikoa dela eragiten duen min eta oinazeagatik, eta helburu edo ideia bat giza duintasunaren eta pertsonen eskubideen gainetik jartzen duelako. Hori horrela, azpimarratzen dugu garrantzitsua dela terrorismoari irmotasunez eta erabakitasunez erantzutea, baina beti Zuzenbide Estatuaren, nazioarteko legediaren eta giza eskubideen babesaren esparruan, demokrazia ororen oinarriak baitira horiek.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:
- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gaitzesten baitu ezezagun batzuek Espainiako bandera erre izana Altsasuko inauterietako ekitaldi publiko batean. PPN talde parlamentarioak aurkeztu du.
PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin abstenitu egin dira; eta ; UPNk, PSNk, PPNk eta Voxek alde bozkatu dute.
Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. - Nafarroako Parlamentuak gaitzesten du ezezagun batzuek Espainiako bandera erre izana Altsasuko inauterietako ekitaldi publiko batean.
2. Nafarroako Parlamentuak erakunde eta ordezkari publikoak premiatzen ditu gure ikurren babesa berma dezaten eta irmoki jardun dezaten publikoki mespretxatzeko asmoa dutenen aurka.
3. Nafarroako Parlamentuak herritarrak premiatzen ditu gorroto eta intolerantzia adierazpen oro arbuia dezaten eta gure elkarbizitza gidatu behar duten errespetuaren eta batasunaren balioak indartzen lagundu dezaten.