Parlamentura bisita gidatuak

OHARRA

2024ko urria-2025eko maiatza denboraldia osatuta dago; bisitak 2025eko urrian hasiko dira berriro

Nafarroako Parlamentuak programa bat dauka antolatuta Legebiltzarra bertatik bertara ezagutu nahi duten ikasle-taldeak, erretirodunen zentroak eta bestelako taldeak erakundera bisitan etor daitezen.

Bisitak asteazkenetan egin daitezke, 11:00etatik 12:00etara eta 12:00etatik 13:00etara, urritik maiatzera bitarte. Taldeak gehienez ere 30 pertsonakoak izan daitezke. Bisitak doakoak dira.

Bisita egiteko eskaria Nafarroako Parlamentuaren Egoitza Elektronikoko eskabide telematikoaren bidez egin behar da, "Administrazio-izapideak" atalean: Erakundearen egoitzara bisita gidatua egiteko eskaria.

Informazio gehiago jasotzeko, Nafarroako Parlamentuko Protokolo Atalarekin jar zaitezkete harremanetan:

• Telefonoak: 948 209 202 eta 948 209 286

• Posta elektronikoko helbidea: : [email protected]