Mahaiaren eta Eledunen Batzarra

Gai zerrenda

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra hein batean aldatzen duen Foru Lege proposamena erretiratzea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Jaiotzagatik edo urtebetetik beherako seme-alabak zaintzeagatik gurasoek baliatutako kotizaziopeko prestazio-aldiak parekatzen dituena. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

MOZIOAK:

- Eskaria, mozio hau batzordean eztabaidatu dadin: Hezkuntza Departamentua premiatzen da indartu dezan ospitaleratuta dauden edo etxeko arreta behar duten ikasleei laguntza emateko programa, 3tik 6 urtera bitarteko zikloa barne. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da itxarote-zerrenden sistema garden bat eta mendekotasuna baloratzeko nahiz gizarte zerbitzu orokorren zorroan bermatzen diren prestazio bakoitzerako erantzun bat emateko ustez beharko den denbora ezar ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da tren-txartelak saltzeko leihatilen itxierak ukitutako udalekin batera lan egin dezan konponbide bat aurkitzeko eta horiek ADIFi nahiz RENFEri egindako eskariak bideratzeko. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da berehala bete dezan Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17. artikuluaren 3. eta 4. apartatuetan xedatutakoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

AGERRALDIAK:

-Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, Suhiltzaileen zerbitzuaren gaineko diagnostikoa azal dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarena, Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa zertan den azal dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, PSOEk eta EAJk hitzartutako trafiko-eskumenaren eskualdaketa dela-eta bere Gobernuak zer jarrera duen azal dezan. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, lan-merkatuaren diagnostikoari buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- “Nafarroa Bekak” auziak ukitutako bekadunen ordezkariekin, beren ikuspuntua, esperientzia eta proposamenak aurkez ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Noaingo kirol-instalazioetara. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Leitzako Bigarren Hezkuntzako Institutura eta Ikastetxe Publikora. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

AHOZKO GALDERAK:

- Programa-akordioaren helburuak betetzeko behar diren finantzaketa-bermeei buruzko galdera erretiratzea. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Tuterako campusean unibertsitate-gradu berriak abiarazteari buruzko galdera erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Zizurko Osasun Eskualde Oinarrizkoan eta Nafarroan gabeziak dituzten gainontzeko herrietan osasun-laguntza egokia eta bete gabeko lanpostuak betetzea bermatze aldera Nafarroako Gobernuak hartuko dituen neurriei eta neurriak hartzeko epeei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

GALDERA IDATZIAK:

- “Tracasa Instrumental sozietateari eginiko enkargua, kobrantzen, jakinarazpenen eta lan osagarrien kudeaketa zerbitzuak egin ditzan” 1550003 17830 2272 932100 (E) aurrekontu-partidari buruzko galdera berrestea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Berrikuntzaren Hiria etorbidean sartzeko biribilguneko trafiko-gorabeherei, istripuei edo harrapatzeei buruzko galdera berrestea. Navarra Suma talde parlamentarioko María Elena Llorente Trujillo andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Ospitaleguneko Pediatriako ZIUari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Foruzaingoko kideen lanaldien, ordutegien eta ordainsarien Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 10eko 1/2005 Foru Dekretuaren indarraldiari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

BESTELAKO GAIAK:

- Bi kide izendatzea Nafarroako Parlamentuaren ordezkari gisa, Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikorako. Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollo Hualde andreak aurkeztu du.

- Navarra Suma talde parlamentarioaren osaera aldatzea Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Batzordean eta Osasun Batzordean.

- Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren idazkia, Transferentzien Batzordeko ordezkarien izendapena dela-eta Nafarroako Gobernuak urriaren 16an hartutako akordioari buruzkoa.

Astelehena, 13 urtarrila, 2020 - 10:00