Los Parlamentarios Forales
Pedagogoa eta eskola-orientatzailea. 1997tik, berdintasun-teknikaria Lizarran. Berdintasun-politiketan eta generoko indarkeriaren prebentziorako politiketan aditua. 90eko hamarkadan, ingurumenari buruzko hezkuntzan jardun zuen lanean, eta gai horri buruzko zenbait argitalpenen egile da. Burlatako eta Atarrabiako udaletako zinegotzia izan zen 1983tik 1999ra. Mugimendu feministako kidea 1975etik. Indarkeria Sexistaren aurkako Emakumeen Nafarroako Plataformako sortzaileetako bat eta Nafarroako emakumeari laguntzeko lehenengo zentro eta harrera-etxeko sortzailea. 1991tik ANDREA izeneko emakumeari laguntzeko zerbitzua zuzentzen eta koordinatzen du. Astelehen Lilak mugimenduko kidea. Pobreziaren Kontrako Sareko, Sarayko (bularreko minbizia), Fridako (fibromialgia), "Zuzeneko Elkartasuna" GKEko, COMFINeko eta Nafarroako aldaketaren aldeko biltzarreko kidea.
GGKEen Koordinadoran lan egin zuen (garapenerako hezkuntzaren arloan), bai eta NUPen ere, berdintasun-teknikariaren lanpostuan. Nafarroako eta Euskadiko zenbait komunikabidetako ohiko laguntzaile eta solaskidea. Berdintasunaren eta generoko indarkeriaren arloko artikulu, programa eta txosten ugariren egilea. Gai horiei buruz, gainera, aholkua eman izan diet udalei eta emakume-taldeei.
Podemos-Ahal Duguko parlamentaria.