2025eko otsailaren 24ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2025eko OTSAILAren 24a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, otsailak 24– 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren aldeko iritzia, azaroaren 26ko 33/2013 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamenari buruzkoa. Foru Lege hura 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala ematekoa da. Martxoaren 6ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da. Zuzenketak aurkezteko epea 5an amaituko da, 12:00etan.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute eskaria, 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala emateko 33/2013 Foru Legea aldatzen duen foru-lege proposamenaren izapidetze parlamentarioa eten dadin eta parte-hartze prozesu bat eta eztabaida soziala abiaraz daitezen. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Iruñeko "Nafarroak gurutzadako bere hildakoei" monumentua bere horretan manten dadin. Manuel Sierra Martinek aurkeztu du. Herritarren legegintza-ekimena. Jaso izanaren adierazpena egin da, eta Zerbitzu Juridikoei helarazi zaie, nahitaezko txostena egin dezaten.
Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea aldatzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du. Irakurketa bakarra.
- Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergari buruzko testu bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretua aldatzen duena. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du. Irakurketa bakarra.
- Eskaria, Mahaiak otsailaren 3an hartutako erabakia berrikus dadin; haren bidez, ez zen izapidetzeko onartu Nafarroako Parlamentuak Diputatuen Kongresuari Langileen Estatutua aldatzea proposatzeko foru-lege proposamena. Saioa Urriza Larrayoz andreak aurkeztu du (sindikatuen ordezkaria). Zerbitzu Juridikoei helarazi zaie, txostena egin dezaten.
INTERPELAZIOAK:
- Industriaren arloko politikari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana María Elizalde Urmeneta andreak aurkeztu du.
- Nafarroa Markari buruzko estrategiari buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Eskaria, Gobernuak mozio horren betetze-mailari buruzko kontu-ematea aurkez dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.
- Eskaria, Gobernuak mozio horren betetze-mailari buruzko kontu-ematea aurkez dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du. Birformulatzekotan geratu da.
- Eskaria, Gobernuak mozio horren betetze-mailari buruzko kontu-ematea aurkez dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren idazkia, honako mozio honen betetze-mailari buruzkoa: Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua premiatzen da analisi bat egin dezan, tasa turistiko bat ezartzeko xedez, turismo-garapenaren ardatz gisa hartuko dituena udal-ikuspegia, jasangarritasuna eta ondarearen kontserbazioa.
- Eskaria, honako mozio hau batzordean izapidetu dadin: Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du nafar gazteen kultur ekoizpena bultza dezan, Arte Gaztea fabrikak abian jarrita.Geroa Bai talde parlamentarioko Itxaso Soto Díaz de Cerio andreak aurkeztu du..
- Eskaria, honako mozio hau batzordean izapidetu dadin: Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua premiatzen da abian jar ditzan LGTBIfobiaren aurkako kanpainak, eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak LGTBIfobiaren aurka egiten dituen kanpainak sar ditzan Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua edo Nafarroako Gobernua federazioekin edo klubekin lankidetzan aritzen den ikusgarritasun handiko kirol lehiaketetan eta ekitaldietan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da urgentziaz ezar ditzan oinarri juridiko, administratibo eta ekonomikoak, Ezkabako Gotorlekuari erabilera memorialista bat ematea ahalbidetuko dutenak, Nafarroako Gobernuarekiko hitzarmen baten bidez. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du. Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Batzordea.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da egiazko aukera-berdintasuna eta sexuagatiko diskriminaziorik eza berma ditzan emakumezkoen kirol-lehiaketetan, bai oinarrizko bai goi mailakoetan, eta horretarako egin behar diren arau-aldaketak susta ditzan. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da azterlan bat egin dezan Nafarroan genero-indarkeriaren prebentzioan adimen artifiziala ezartzeko. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, Nafarroan pobrezia gehiago ez handitzeko egin beharreko jarduketei buruz informa dezan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du. Presakoa.
- Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariarena, Kanpo Ekintzaren I. Planaren balorazioa egin eta II. Plana aurkez dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.
- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariarena, Estudios Melitón SL enpresarekiko errentamendu-kontratuaren sinadurarekin gertatutako guztia, bai eta ondoren haren kudeaketarekin eta amaierarekin gertatutakoa ere, azaldu dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.
- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariarena, basa-faunarekin errepideetan gertatzen diren istripuak murrizteko prebentzio-neurriak azaldu ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea edo Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Batzordea
- Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariarena, Nafarroan Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka borrokatzeko 2021-2026 aldirako Planaren garapenari buruz eta plan horrek Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borrokari buruzko apirilaren 5eko 13/2023 Foru Legea betetzen zenbat lagundu duen informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Lizarrako Ega Jubilatu-elkartearen ordezkariekin, elkartearen lokala dela-eta bizi duten egoera azaldu dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak eta Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
AHOZKO GALDERAK:
- Sarrigurenen 4.000 etxebizitza publiko eraikitzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Gobernuko Lehendakaria.
- La Manada izenez ezagutzen den kasuko zigorrak murrizteko eskaria dela-eta Nafarroako Gobernuak daukan jarrerari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.
- Nafarroan pobreziari buruzko datuak zuzentzeko neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Nafarroako ubide fotovoltaikoari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lurralde Kohesiorako kontseilaria.
- Eraikuntzari aplikatutako Robotika eta Industrializazio Zentro Nazionalari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Maristetako etxebizitza babestuen prezioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.
- 2025-2028 aldirako Enplegu Planari buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.
- Beharrezkoa den energia-trantsizioa zertan den jakiteko. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.
- Lan-istripuen kopurua murrizteko politikak egite aldera Gobernuak daukan konpromisoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.
- Estatu Batuek nekazaritzako produktuei muga-zergak jartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.
IDATZIZKO GALDERAK:
- Orbital Critical Systems enpresarentzako laguntza ekonomikoei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuaren metabertsoari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Klima aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren arloko politikarako Gizarte Kontseilua eratzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
- Basa-fauna kontrolatzeko planari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du. Birformulatzekotan geratu da.
- Jakiteko ea Nasuvinsak zergatik ez zuen ekintzarik abiarazi Estudios Melitón zordunaren aurka. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Etxebizitza Hutsen Erregistroa berrabiarazteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.
- Pandemian zehar Nafarroako enpresak NBEz hornitzeko ekimenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- SODENAren eta Albyn Medical-en arteko “Pandemian enpresa txiki eta ertain, mikroETE eta langile autonomoentzat NBEak erosteko lankidetzarako eta finantza-laguntzarako hitzarmenari” buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- SODENAren eta Albyn Medical-en arteko “Pandemian enpresa txiki eta ertain, mikroETE eta langile autonomoentzat NBEak erosteko lankidetzarako eta finantza-laguntzarako hitzarmenaren” zioen azalpeneko VI. puntuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- SODENAren eta Albyn Medical-en arteko “Pandemian enpresa txiki eta ertain, mikroETE eta langile autonomoentzat NBEak erosteko lankidetzarako eta finantza-laguntzarako hitzarmenaren” zioen azalpeneko VIII. puntuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Jakiteko zer irizpide baliatu den ezartze aldera zer zenbateko hartu duten beren gain Albyn Medical-ek eta Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak adiskidetasunez likidatzeko "NBEak erosteko lankidetzarako eta finantza-laguntzarako hitzarmenean” SODENArekin ezarritako lotura. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Unibertsitate Klinikara bideratutako giltzurruneko transplanteei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- Artaxoako San Saturnino eliza zaharberritzeko obretarako dirulaguntzei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Albyn Medical enpresari jasanarazitako BEZari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberak eginiko fiskalizazio-txostena, Nasuvinsaren eta Estudios Melitón SLren arteko errentamendu-kontratuari buruzkoa.
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena. Aldaketa horiek 2024ko abenduan igorri ziren Parlamentura.
BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute eskaria, Erorien Monumentuari beste esanahi bat emateko prozesua geldiaraz dadin. Orreaga Fundazioko Koldo Amatria Zudairek aurkeztu du.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK
- Mahaiak jasotzat eman du “Bakea eta Askatasuna Saharan” taldeartekoaren koordinatzailearen komunikazioa, zeinaren bidez adierazten baitu onartu egin dela taldeartekoen XXIX. konferentzia antolatzeko aurkeztutako hautagaitza (konferentzia 2026ko otsailean eginen da, Nafarroako Parlamentuan).
- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuan egin dadin "Kreando Mundos 2024-2025. Trabajando para cambiar el mundo" topaketa, Asociación Navarra Nuevo Futuro elkarteak antolaturik. Martxoaren 21ean izanen da, 10:00etatik 12:00etara, erabilera anitzeko aretoan.
- Mahaiak onetsi egin du Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa aldarrikatu izanaren 49. urteurrena ospatzeko ekitaldia egitea, Sahararen Nafarroarako ordezkaritzak eskatuta antolatzen baita. Otsailaren 27an izanen da, 17:00etatik 18:15era, erabilera anitzeko aretoan.