Noiz argitaratua Osteguna, 2025.eko Otsailak 6

Nafarroako Gobernua premiatzen da Navarra-Nafarroa Marka sar dezan gauzatzen dituen komunikazio- eta promozio-ekintza guztietan

Gainera, eskatzen da prozesu bat bultza dadin gizarte zibilak parte har dezan aipatu marka garatu eta bultzatzerakoan

Parlamentuaren Osoko Bilkurak mozio bat onetsi du gaur, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroak emandako aldeko boekin eta UPN, PPN eta Voxek emandako aurkako botoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita NAVARRA-NAFARROA sar dezan gauzatzen dituen komunikazio- eta promozio-ekintza guztietan.

 

Horrez gain, Geroa Bai talde parlamentarioaren ekimenezko ebazpena bigarren puntu batekin osatu da, EH Bilduren gehikuntza-zuzenketa baten bitartez, zeinean Nafarroako Gobernuari eskatzen baitzaio "prozesu bat abiaraz dezan, beharrezkoak diren bideak ezartzekoa, gizarte zibila partaide izan dadin Navarra-Nafarroa markaren garapen eta ezarpenean".

 

EH Bildu talde parlamentarioak aurkezturiko gehikuntza-zuzenketa baten bitartez, erabaki da Nafarroako Gobernua premiatzea "prozesu bat abiaraz dezan, beharrezkoak diren bideak ezartzekoa, gizarte zibila partaide izan dadin Navarra-Nafarroa markaren garapen eta ezarpenean".

 

Mozioaren zioen azalpenean gogorarazten da Nafarroako Gobernuak oraintsu aurkeztu duela Nafarroa Marka, eragile desberdinek lanean, elkarlanean eta partaidetzan emandako hilabeteen fruitu gisa.

 

Testuinguru horretan, moziogilearen aburuz Nafarroako Gobernuak zaindu behar du "departamentu desberdinek Navarra-Nafarroa Marka modu bateratu eta zeharkakoan proiektatzen dutela, beren ekintza eta politiketan".