Noiz argitaratua Ostirala, 2025.eko Urtarrilak 24

Nafarroaren Egunaren kariaz Parlamentuaren ordezkariek Fitur-era egindako bisitaren buru izan da Lehendakaria

Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Unai Hualdek, Nafarroaren Eguna ospatzen zela-eta bisita egin du Foru Komunitateak FITUR-Nazioarteko Turismo Azokan duen erakustokira. Turismo-azoka hori urtarrilaren 22tik 26ra bitartean egin da Madrilgo IFEMAren Azoka-gunean.

 

Ekitaldi instituzionala Nafarroako Gobernuko lehendakari María Chiviteren buruzagitzapean egin da, eta bertan Foru Komunitatearen ordezkaritza kopurutsu bat izan da, Nafarroako Parlamentuaren eta Gorte Nagusien ordezkariek eta Foru Komunitateko toki-entitate ugarirenek osatua.

 

Jarraian, Hualde sustapen instituzionaleko kanpaina berriaren aurkezpenera bertaratu da, zeinak, 'Lorratz Positiboa' goiburupean, onbideratze-turismoko 15 esperientzia barne hartzen baititu, turistaren egonaldiak eragin positiboa izan dezan lortzekoak.