Noiz argitaratua Asteazkena, 2024.eko Azaroak 20

Topaketa gazte kooperanteen eta Bizikidetza eta Nazioarteko Elkartasun Batzordeko kideen artean

Fabre Fundazioak ikasleen eta foru parlamentarien artean kezkak, iritziak eta proposamenak trukatzea sustatzeko antolatutako proiektu baten markoan

Fabre Fundazioak ikasleen eta foru parlamentarien artean kezkak, iritziak eta proposamenak trukatzea sustatzeko antolatutako proiektu baten markoan

Parlamentuan topaketa bat izan da gaur proiektu sozialetan eta garapenerako lankidetzako proiektuetan parte hartzen duten Nafarroako gazteen eta Bizikidetza eta Nazioarteko Elkartasun Batzordeko kideen artean. Elkarrizketarako espazioa izan da, Fabre Fundazioaren programa baten markoan antolatua, eta hamar bat gazte bildu ditu askotariko taldeen eledunekin.

Ateak itxita izan da saioa, erabilera anitzeko aretoan, eta garapenerako lankidetzako politiken inguruan izan dira mintzo, babesgabeko komunitateak eta talde sozialak berpizten laguntzeko tresnak diren aldetik, bai tokiko mailan bai nazioartean.

 

Gauzak horrela, ikasleek jakin nahi izan dute zeintzuk diren lehentasunak ezartzeko irizpideak, bai eta kontroleko eta ebaluazioko zer mekanismo erabiltzen diren ere bermatzeko laguntzarako eta lurraldearteko elkartasunerako funts publikoak egokiro erabiltzen direla.

 

Kooperanteek galderak egin dituzte ere bai erabaki politikoak hartzeko orduan gazteen ekimenak entzun egiten direla eta kontuan hartzen direla bermatzeko Nafarroako Parlamentuak dituen mekanismoei buruz, eta jakin nahiz izan dute zein den parte hartze aktiboa izateko aukera emateko modua, ahal dela gazteen eta ordezkari politikoen arteko elkarrizketako foro iraunkorrak ezarrita.

 

Azkenik, Fabre Fundazioaren VI Reto #Bethechange proiektuaren inguruan bildutako gazteek galdetu dute ea zer nolako eragina duen parlamentari batek gizartean, eta zein den herritarrek politikarekiko eta politikariekiko nahiz kargu instituzionalekiko duten desafektazioari aurre egiteko modua.

 

Honako parlamentari hauek hartu dute parte: Pedro González (Navarra Suma), Olga Chueca (PSN), Javier Arza (EH Bildu), Itxaso Soto (Geroa Bai), Javier García (PPN) eta Daniel López (Contigo-Zurekin).