Noiz argitaratua Asteartea, 2024.eko Azaroak 19

Nafarroako Parlamentuak genero indarkeriaren aurkako elkarretaratzea egin du, azken hilketa matxistaren ostean

"Emakumeen aurkako indarkeriari ez" lelopean, Ganberak minutu bateko isilunearekin oroitu du azken biktima Foru Legegilearen egoitzaren atarian

 

Foru parlamentariek eta Arartekoak elkarretaratzea egin dute astearte honetan Nafarroako Parlamentuaren atarian, azken hilketa matxista gaitzesteko. 44 urteko Irungo emakume bat da, 2022tik desagertuta dagoena.

 

Elkarretaratutako pertsonek minutu bateko isilunea egin dute eraildako 44 urteko emakumearen omenez.

 

Azken baieztapen horrekin,50 emakume hil zituzten bikotekideek edo bikotekide ohiek 2024an, eta 1.285 2003an estatistikak egiten hasi zirenetik.

Era berean, datu ofizialen arabera, 9 dira 2024an genero indarkeriagatik eraildako adingabeak, eta 62 2013tik.