Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Azaroak 4

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Diabetesaren Mundu Egunarekin

Hori dela eta, bere egoitzako fatxada urdinez argiztatuko du heldu den azaroaren 14an eta ekitaldi instituzional bat eginen du egun bereko 09:00etan, ANADIrekin batera

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Diabetesaren Mundu Egunarekin. Hori dela eta, bere egoitzako fatxada urdinez argiztatuko du heldu den azaroaren 14an eta ekitaldi instituzional bat eginen du egun bereko 09:00etan, ANADIrekin batera. Lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Diabetesaren Mundu Eguna dela-eta eginen diren ekitaldiekin, eta urdinez argiztatuko du bere egoitzaren fatxada heldu den azaroaren 14an. Eta ekitaldi instituzional bat eginen du egun horretan, 09:00etan, ANADIrekin batera.

 

2. Nafarroako Parlamentuak erakunde eskudunak premiatzen ditu diabetes gaixotasunari aurrea hartzeko politikak sustatzen jarrai dezaten.

 

3. Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du gaixoen eta profesionalen diabetes arloko benetako prestakuntza eta hezkuntzarako neurriak sustatzea.

 

4. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du diabetesa sendatzeko ikerketa sustatzeko neurriak bultzatzen jarraitzeko.

 

5. Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela diabetesaren ikusgaitasuna sustatzea, eta aldeztu egiten ditu ANADIk Diabetesaren Mundu Eguna dela-eta egunotan antolatu dituen jarduerak”.