Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Urriak 31

Nafarroako Gobernua premiatu dute 2026an kulturako profesionalei buruzko lege proiektu bat idatzi dezan

Sektoreko aktibo guztien profesionalizazioa eta gaikuntza indartu nahi dira, aurreko legegintzalditik Departamentuak sektore horren egoeraren diagnostikoa baitu

Parlamentuko Osoko Bilkurak erabaki bat onetsi du gaur, Nafarroako Gobernua premiatzen duena “legegintzaldiaren barruan kulturako profesionalei buruzko lege proiektua aurkez dezan. Horretarako, mozioa onesten denetik 2026ko amaierara arte, Artistaren Estatutua Nafarroako errealitateari egokituko zaio eta parte hartzeko prozesu bat eginen da kulturaren, profesionalen eta sindikatuen sektorearekin, non toki erakundeei eta herritarrei ere emanen zaie parte hartzeko aukera”. Horren alde bozkatu dute PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik, PPNk eta Contigo-Zurekinek, eta kontra, berriz, UPNk eta Voxek.

 

Ekimenaren titular den EH Bilduk PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeekin batera izenpetutako gehitzeko in voce zuzenketa batetik atera da behin betiko testua.

 

Zioen azalpenean, EH Bildu talde parlamentarioak sustatu duen erabakiak 2020ko maiatzean emandako ebazpenaren edukia aipatu du. Horren bidez, pandemiaren markoaz harago –haren eraginak sektorearen prekarizazioa sustatu baino ez baitzuen egin– kulturako eragileen gaikuntza eta profesionalizazioa indartzeko neurriak har daitezela exijitu nahi da, kasu honetan foru lege baten bidez.

 

Ildo horretatik, adierazten da Kultura eta Kirol Departamentuak diagnostiko bat duela kulturako lanbideen inguruan, Rebeca Esnaola kontseilari ohiak 2022ko martxoan Parlamentuan aurkeztua.