Nafarroako Parlamentuak babesa agertu dio asteko lanaldia 37,5 ordura murrizteko proposamenari
Osoko Bilkurak onetsi du. 2024ko urriaren 31ean
1.-Parlamentuak babesa agertzen dion asteko lanaldia 37,5 ordura murrizteko Laneko eta Ekonomia Sozialeko Ministerioak egin duen proposamenari.
2.- Eskatzen zaie gure herrialdeko eragile sozial guztiei konpromisoa har dezatela enplegua eta langile guztien laneko baldintzak hobetzea xedetzat duen ekoizpen eredu batekin, eta asteko lanaldia 37,5 ordura murrizteko hirutariko akordio batera berehala iritsi daitezela.
3.- Foru Legebiltzarrari eskatzen zaio lanaldia murrizteko eta produktibitatea hobetzeko intentsitate handiagoz aurrera egin nahi duten enpresentzako laguntzak sustatu ditzala, hau da, Estatuaren esparru-akordioan ezartzen denaz harago.
Contigo-Zurekin TPak aurkeztu du.
PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta UPNren abstenzioarekin eta PPNren eta Voxen aurkakoarekin onetsi da.