Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Urriak 31
Europar Batasuneko erakundeak premiatu dituzte Italiari agintzeko Albanian sortu duen barneratze esparrua desegin dezala
Osoko Bilkurak onetsi du. 2024ko urriaren 31ean
1.- Parlamentuak Europar Batasuneko erakundeak –Kontseilua eta Batzordea– premiatzen ditu Italiari agintzeko Albanian sortu duen barneratze esparrua desegin dezala.
2.- Europar Batasuneko erakundeei eskatzen zaien legeak eta arauak egin ditzatela migratzaileen barneratze esparruak sortzea galarazten dela ezartzeko.
3.- EBko erakundeei erregutzen zaie gizakiarenganako errespetua eta elkartasuna nahiz kideko balioak lehenesten dituen migrazio politika bat ezar dezatela.
Geroa Bai TPak aurkeztu du.
UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta PPNren eta Voxen aurkakoarekin onetsi da.