2024ko urriaren 28ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko URRIAren 28a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urriak 28, 10:00etan–, eta erabaki hauek hartu dituzte:
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroan Etxebizitza izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea aldatzen duen foru-lege proposamena dela-eta Nafarroako Gobernuak adierazitako aldeko iritzia. Urriaren 31ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da. Zuzenketak aurkezteko epea 30ean amaituko da, 12:00etan.
MOZIOAK:
- Eskaria, batzordean eztabaidatu dadin honako mozio honen betetze-mailaz: mozioa, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita Nafarroan itxarote-zerrendak murrizteko plan integral bat aurkez dezan, bere barne hartuta egiturazko neurriak abiaraztea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Ez da onartu, epea baino lehen egin baita.
- Eledunen Batzarrari aurkeztutako errekurtsoa, Mahaiaren 2024ko urriaren 10eko Erabakia dela-eta. Erabaki haren bidez, ezetsi egin zen Nafarroako Gobernua immigrazio ilegalarentzako ate irekien politika errefusa dezan premiatzen duen mozioa berriz aztertzeko eskaria. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.
Eledunen Batzarrak onartu egin du Voxek aurkeztutako errekurtsoa eta, ondorioz, Mahaiak foru parlamentarien elkarte horren mozioa, irailaren 30ean Mahaiak onartu ez zuena, kalifikatu eta izapidetzeko onartu du. Urriaren 10ean, Ganberaren gobernu organoak berak atzera bota zuen Voxek aurkeztutako mozioa berriz aztertzeko eskaria.
Jakinik Fiskaltzak artxibatu egin duela legez kanpoko migrazioari buruzko mozioarekin loturiko ustezko gorroto delituagatik PSNk Voxen aurka aurkeztutako salaketa, Eledunen Batzarrak erabaki du Vox Nafarroa foru parlamentarien elkartearen errekurtsoa onartzea, EH Bilduren abstentzioarekin eta gainerako taldeen aldeko botoarekin. Hortaz, Mahaiak aho batez erabaki du mozioa kalifikatu eta izapidetzeko onartzea. Haren eztabaida laster prestatuko den egutegian ezartzen denean eginen da.
- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten du Immigrazioaren eta Asiloaren Europako Paktua. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak exijitzen du Pedro Sánchez buru duen gobernu osoak dimisioa aurkez dezan eta hauteskunde orokorren deialdia egin dadin. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da onar dezan Itoizko urtegia eta Nafarroako ubidea eraikitzea egokia eta beharrezkoa izan zela eta ohartarazten dio lehentasunezkoa dela Nafarroako ubidearen bigarren fasearen lizitaziorako izapideak arintzea, toki entitateen, ureztatzaile elkarteen eta ukitutako eragileen eskutik. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da “Ikasleen bajak” deiturikoak sortzeko arauak eman ditzan. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da berehala heda dezan Europar Batasuneko Zerbitzu Digitalei buruzko Erregelamendua. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da tasa finkoko hipoteka eskuragarri bat arautu dezan. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kulturaren arloko lanbideei buruzko lege proiektu bat idatz dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihan Mendo Goñi jaunak aurkeztu du.
- Talde parlamentarioek konpromisoa har dezaten arrazakeriaren aurkako eta giza eskubideetan oinarritutako politika publiko bat aldezteko. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Miguel Garrido Sola jaunak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakariak 2023ko Jardueren Memoria aurkez dezan. Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluko lehendakariak aurkeztu du.
- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak informa dezan enplegurako pizgarriei eta zaurgarritasun edo gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonei zuzenduriko aktibatze-neurriei buruz. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.
- Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak azaldu dezan EINen 2024ko bizi kalitatearen dimentsio anitzeko adierazlean Nafarroaren puntuazioak okerrera egin izana. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaldu dezan Zuzendaritza Nagusiaren irizpidea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua enpresa-erakunde publiko bihurtzeari dagokionez. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- ASVONA-Nafarroako Boluntario Olinpikoen Elkarteko lehendakariarekin, gauzatzen dituzten jardueren helburu sozialari buruz informa dezan eta dituzten premia handieneko beharrak azaldu ditzaten. Partido Socialista de Navarra talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak, Nafarroako Alderdi Popularreko talde parlamentarioak eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
- Donibaneko Adinekoen Paktuko ordezkaritza batekin, elkarteak eginiko jarduera eta 2025erako erronkak eta helburuak azaldu ditzan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak, Nafarroako Alderdi Popularreko talde parlamentarioak eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu dute.
- AMIMET-Nafarroako Erriberako Desgaitasuna duten Pertsonen Elkartera, bertatik bertara ezagutzeko Erriberan desgaitasunaren alorrean gauzatzen diren jarduerak. Geroa Bai talde parlamentarioak, Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Olga Chueca Chueca andreak, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu dute.
AHOZKO GALDERAK:
- SAE sindikatuak C eta D mailetako lanbide karreraren inguruan dituen eskakizunei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Osasun Batzordea.
- Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean Nafarroan EITB hartzeko sinatutako hitzarmenari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria.
IDATZIZKO GALDERAK:
- 2023ko diruzaintza-gerakinaren xedeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.
- Mendebaldeko Pirinioan bi hartz eme berriro sartzea dela-eta Nafarroako Gobernuak 2018an proposatutako neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.
- Bizi-euskarri aurreratuko anbulantzietako mediku eta erizainek arriskugarritasun-osagarria ez jasotzeko arrazoiei buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.
- Osasun Departamentuak urriaren 18an Cintruenigo eta Fitero arratsaldeko eta gaueko guardiako medikurik gabe uzteko arrazoiei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.
- SCRAPei baimena emateari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Gertuko edukien agregatzaile baterako proiektua jasotzen denetik eginiko urratsei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- 2023an Nafarroako Klinika Unibertsitariora bideratutako pazienteei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- Gizarte Segurantzaren mutua laguntzaileekiko hitzarmenei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.
- Gripearen aurkako txertoen izakin faltari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.
- Lantzeko meategietako ikerketa-aurreikuspenei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Oihan Mendo Goñi jaunak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Eskaera, fiskalizazio-txostena egin dadin SODENAk legegintzaldi honetan Sunsundegui enpresari eginiko ekarpen finantzarioei buruz. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
- 2024ko irailak 30era bitarte emandako abalei eta abalatutako kopuruei buruzko informazioa.
BESTELAKO GAIAK:
- Zerbitzu juridikoen txostena, Europako Kontseiluko Umeentzako Arreta Sarearen gomendioei jarraikiz hezkuntza-etapa guztietan ratioa murrizteko beharrezkoak diren legegintza- nahiz aurrekontu-neurriak hartzeari buruzko eskari-idazkia dela-eta.
- Errekerimendu-eskaria, Nafarroako Gobernuak eskatzen zaion informazioa emateko betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.
- Txosten juridikoa egiteko eskaera, Nafarroako Gobernuak informazio-eskaerari emandako erantzunaren gainekoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuak bat egitea Arreta Defizitaren eta Hiperaktibitatearen Nahasmenduari buruzko Kontzientziaziorako 2024ko Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin.
- Mahaiak onetsi egin du Santu Guztien Eguna dela-eta 2024ko azaroaren 1ean Legebiltzarraren egoitzaren fatxada urdinez argiztatzea.
- Mahaiak onetsi egin du “Bakea eta Askatasuna Saharan” taldeartekoa Saharako Herriarekiko elkartasuneko eta haren aldeko Europako 45. Konferentzian parte hartzera joatea. Konferentzia azaroaren 29an eta 30ean eginen da, Lisboan.
- Mahaiak onetsi egin du Kolpe militarraren, gerraren eta diktaduraren biktima guztiak oroitu eta omentzeko egunari buruzko Erabakia. Egun hori urriaren 31n ospatzen da, Memoria Demokratikoari buruzko Legearen 7. Artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Erabaki-proposamena Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du eta aho batez onetsi da.
Hona erabakiaren testua:
1. Espainiako milaka gizon eta emakume omentzea –3.500 pertsonatik gora erailda Nafarroan bakarrik, milaka erbesteratu eta errepresaliatu–, beren bizitza eta askatasuna demokraziaren eta askatasunen aldeko borrokarekin konprometitu zutenak, zeinak elkarbizitzan eta giza eskubideekiko errespetuan oinarritutako gizarte ororen zutabe diren. Gaur printzipio horiek berresten ditugu, gaur egun bizi dugun erregimen demokratiko, bizikidetzazko eta aniztasunekora iritsi ahal izateko haiek egin zuten ekarpenaren oroimenez eta aitortzaz.
2. Aitortza egiten diegu berdintasuna, ekitatea, askatasuna eta justizia balioak aldezteagatik kalte fisiko, moral edo psikologikoa, ondare-kalteak edo bere oinarrizko eskubideen funtsezko narriadura banakakoa edo kolektiboa jasan zituzten pertsona orori, giza eskubideei buruzko nazioarteko arauen eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa diren egiteen edo ez-egiteen ondorioz jasan ere, 1936ko uztailaren 18ko Estatu kolpetik hasi eta ondorengo gerran eta diktadura frankistan 1978ko Espainiako Konstituzioa indarrean sartu arte doan aldian.
3. Beharrezkoak diren egintzak gauzatzea kolpe militarraren, gerraren eta diktadura frankistaren biktimen memoria zaindu eta gordetzeko egiaren ezagutzaren bidez, biktimen eskubide den aldetik, justiziaren ezarpenaren eta erreparazioaren sustapenaren bidez eta botere publikoen memoria-betebeharra ezarriz, indarkeria politiko edo totalitarismo forma ororen errepikapena saiheste aldera.
4. Nafarroako Memoriaren Institutuak antolatzen duen Memoria duten eskolak programaren lana bultzatu eta laguntzea, hezkuntza-proiektu zeharkakoa baita, belaunaldi berriei zuzendua, hezkuntzaren munduaren eta memoriaren alorreko politika publikoen arteko topagune izan nahi duena, bereziki memoria-guneak, hilotzak lurpetik ateratzea eta frankismoaren biktimen giza eskubideen urraketa-prozesuen ikerketa.
5. Erabaki hau irakurtzea heldu den urriaren 31ko Osoko Bilkuraren hasieran, Kolpe militarraren, gerraren eta diktaduraren biktima guztiak oroitu eta omentzeko Eguna dela-eta.