Nafarroako Gobernua premiatzen da kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen legea berrikus eta gaurkotu dezan
Legeen eta mezenasgoaren kontzeptuaren beraren bilakaera kontuan hartuta, sektore pribatuak kultura-sektoreen garapenean parte hartzen jarrai dezan
Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta UPNren, PPNren eta Voxen aurkako botoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “8/2014 Foru Legea berrikus eta gaurkotu dezan, gure erkidegoko kultura-errealitate berrietara egokitzeko”.
Era berean, onetsitako ebazpenak Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua premiatzen du “mezenasgoaren plataforma digitala sor dezan”.
Zioen azalpenean, Contigo-Zurekin TPak aurkeztu duen ebazpenak Kultura Mezenasgoari buruzko Foru Legea berrikustearen alde egiten du, legeak indarra hartu zuenetik hamar urte baino gehiago igaro direnean, egungo egoerara egokitzeko, sektorearen eta babesletza-kontzeptua beraren bilakaera kontuan hartuta.
Horregatik, eta Kultur Eskubideei buruzko 1/2019 Foru Legean edo 49/2002 Legea aldatzen duen 6/2023 Errege Lege Dekretuan, besteak beste, jasotako lege-aldaketak kontuan hartuta, legea eguneratzeko beharra azpimarratzen da, agertoki berrietara egokitzeko.
- www.nafarroakoparlamentua.eus
- Mozioaren argitalpena (117. NPAO, 2024-10-15ekoa)