Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren oroitzapenarekin
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi dute. 2024ko urriaren 14an
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren oroitzapenarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du urriaren 19an izanen den Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren oroitzapenarekin. Eta ekitaldi bat eginen du urriaren 18an, ostiralez, 12:00etan, SARAY Elkartearekin batera.
2. Nafarroako Parlamentuak aldeztu egiten du Saray elkarteak abian jarritako elkartasun kanpaina, eta bertan parte hartzera dei egiten die Nafarroako herritarrei.
3. Nafarroako Parlamentuak nabarmendu egiten du minbiziaren aurkako ikerketan inbertitzearen garrantzia eta premia.
4. Nafarroako Parlamentuak bere egoitzaren fatxada kolore arrosaz argiztatuko du urriaren 19ko ilunabarrean, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela-eta.
Archivos adjuntos