Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Urriak 14

Nafarroako Parlamentuak bat egin du Bularreko Minbiziaren eta Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Egunekin

Ganberak bi ekitaldi instituzional egingo ditu, 17an Gizarte Entitateen Plataformarekin batera eta 18an Sarayrekin, eta babesa ematen die landa eremuan bizi diren emakume guztiei

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Pobrezia Desagerraraztearen aldeko Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Nafarroako Gobernuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Pobrezia Desagerraraztearen aldeko Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Hartara, heldu den urriaren 17an ekitaldi bat eginen du 09:00etan Parlamentuko atalondoan, Gizarte Entitateen Plataformarekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak eutsi egiten dio pobreziaren eta desberdinkeriaren aurka duen konpromiso irmoari.

 

3. Nafarroako Parlamentuak funtsezkotzat jotzen du erronka global berriei aurre egitea, areagotu egin baitituzte desberdinkeriak gure gizartean, eta are gehiago herrialde txirotuetan.

 

4. Nafarroako Parlamentuak olan bat jarriko du bere fatxadan, Pobrezia Desagerraraztearen aldeko Nazioarteko Egunaren oroitzapenez.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren oroitzapenarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du urriaren 19an izanen den Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Egunaren oroitzapenarekin.  Eta ekitaldi bat eginen du urriaren 18an, ostiralez, 12:00etan, SARAY Elkartearekin batera.

 

2. Nafarroako Parlamentuak aldeztu egiten du Saray elkarteak abian jarritako elkartasun kanpaina, eta bertan parte hartzera dei egiten die Nafarroako herritarrei.

 

3. Nafarroako Parlamentuak nabarmendu egiten du minbiziaren aurkako ikerketan inbertitzearen garrantzia eta premia.

 

4. Nafarroako Parlamentuak bere egoitzaren fatxada kolore arrosaz argiztatuko du urriaren 19ko ilunabarrean, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela-eta.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere aldekotasuna adierazten baitie landa-eremuan bizi diren emakume guztiei. Proposamena UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bere aldekotasuna adierazten die landa-eremuan bizi diren emakume guztiei, eta landa-eremuko emakumeen askatasun eta duintasunarekiko konpromisoa hartzen du.

 

2. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du lehen sektoreko emakumeen ekintzailetza bultzatzen jarraitzeko, berrikuntza eta digitalizazioa ardatz izanen dituzten prestakuntza- eta aholkularitza-politikak eginez.