Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Irailak 19
Nafarroako Parlamentuak Alzheimerraren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi instituzional bat eginen du ostiral honetan
Alzheimerraren Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du ostiral honetan, hilak 20, eta bere fatxada magenta kolorez argiztatuko du larunbatean 20:00etatik 22:00etara.
Ekitaldia Parlamentuaren atalondoan ospatuko da 13:00etan, eta bertan Unai Hualde Parlamentuko lehendakariak, Miguel Ángel Lerga Alzheimerra duten pertsonen senideen elkarteko lehendakariak, eta Diana González AFANeko kideak parte hartuko dute.