Pleno del 2024.eko Irailak 19

Legislatura: 
Órgano: 
Tipo de sesión: 
Número de sesión: 
41
Tipo de convocatoria: 
Convocatoria definitiva
Fecha: 
Osteguna, 19 iraila, 2024 - 09:30

1. Foru-lege proiektua. Osasun Departamentuari eta haren erakunde autonomoei atxikitako osasun arloko langileen lanbide karreraren sistema ezartzen duena, salbu eta fakultatibo espezialistena, osasun arloko beste fakultatibo batzuena eta osasun arloko diplomadunena (Nafarroako Gobernua) 11-24/LEY-00008

2. Foru lege proposamena. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru-dekretua aldatzen duena (G.P. Unión del Pueblo Navarro) 11-24/PRO-00011

3. Mozioa. Horren bidez, Estatuko Gobernua premiatzen da Herritarren Segurtasuna Babesteko Legea alda dezan. (Regúlez Álvarez, Blanca Isabel - Geroa Bai) 11-24/MOC-00092

4. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da jarrai dezan betetzen iaz egin ziren akordioak, bakarrik dauden adingabeen harrerari buruzkoak. (Guzmán Pérez, Carlos - G.P. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa) 11-24/MOC-00094

5. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten du Kataluniaren finantzaketa berezirako akordioa (G.P. Unión del Pueblo Navarro) 11-24/MOC-00095

6. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere babesa, konfiantza eta konpromisoa adierazten dizkio Nafarroako Unibertsitate Publikoari (López Mañero, Cristina - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 11-24/MOC-00096

7. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da aintzat har dezan Euskararen Nafar Kontseiluaren irailaren 12ko txostena. (Maiz Ulaiar, Eneka - EH Bildu Nafarroa) 11-24/MOC-00102

8. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da lankidetza estuan jardun dadin Garraio Ministerioarekin eta Espainiako Gobernuarekin, bermatze aldera nazioarteko zabalerako abiadura handiko trena 2030a baino lehen iritsiko dela Iruñera. (G.P. Partido Popular de Navarra) 11-24/MOC-00099

9. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da neurriak har ditzan etxebizitza bat eskuratzea errazteko. (Jiménez Román, Emilio - Agrupación Parlamentaria Vox Navarra) 11-24/MOC-00100

10. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernuari eska diezaion AHTaren Nafarroako tartea lehenbailehen osatzeko eta bukatzeko beharrezkoak diren izapide guztiak bizkortzeko. (Lecumberri Urabayen, Antonio Javier - Nafarroako Alderdi Sozialista) 11-24/MOC-00101