Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Maiatzak 13

Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Homofobiaren, Lesbofobiaren, Bifobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi dute. 2024ko maiatzaren 13an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Homofobiaren, Lesbofobiaren, Bifobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta maiatzaren 17an eginen diren ekitaldiekinPSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du aurten ere maiatzaren 17an egin den Homofobiaren, Lesbofobiaren, Bifobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak LGTBI pertsonen aurkako eraso oro gaitzetsi eta arbuiatzen du eta erakundeetatik gorroto zantzu oro desagerrarazteko eta aniztasunaren errespetua sustatzeko konpromisoa hartzen du.

 

3. Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa adierazten du LGTBIfobia eta lesbiana, gay, transexual, transgenero, bisexual eta intersexualek pairatzen duten diskriminazioa desagerrarazteko.

 

4. Nafarroako Parlamentuak sexu-orientazio eta genero-adierazpen guztiekiko tolerantziaren eta errespetuaren alde kontzientziatzeko kanpainak bultzatzen jarraitzeko konpromisoa hartzen du.

 

5. Nafarroako Parlamentuak, Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren karietara, ostadarraren bandera jarriko du bere fatxadan, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko 8/2017 Foru Legeak jasotzen duenari jarraikiz.

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoDeclaración Institucional