Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Apirilak 18

Nafarroako Gobernua premiatzen da NOS-Osasunbideako behin-behinekotasuna murriztu eta bertan sartzeko eta lanpostuak betetzeko prozesuak azkar ditzan

Osoko Bilkurak onetsi du. 2024ko apirilaren 18an

1.- Nafarroako Gobernua eta Osasun Departamentua premiatzen dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren 2025erako lan publikoaren eskaintzan jaso daitezen egonkortze prozesuan hutsik geratu diren lanpostu guztiak, horrela jasotzen baita uztailaren 1eko Foru Legean, Nafarroako administrazio publikoetan enplegu publikoan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legetik eratorritako egonkortze prozesuak egiteko neurriei buruzkoan, bosgarren xedapen gehigarrian, eta halaber jaso daitezen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egiturazko lanpostu hutsak, behin-behinekotasuna % 8ra murrizteko helburuarekin.

 

2.- Nafarroako Gobernuari eta Osasun Departamentuari eskatzen zaie sei hilabeteko epean langileen ordezkariekin negozia dezan aldaketa bat egitea 347/1993 Foru Dekretuan eta garatzeko foru aginduetan, O-NOZen sartzeari eta lanpostuak betetzeari buruzkoetan, honako helburu hauekin: hautaprozesuak arintzea ebazteko denborak murriztuz, lanpostu betegaitzetan emandako denbora baloratzea eta haiek definitzea, merezimenduen baremazioa sinplifikatzea eta indarrean dagoen legediari jarraiki jendea Nafarroako bi hizkuntzetan artatzea lehentasuneko helburu gisa bermatzea.

 

EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

1. puntua PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, UPNren abstentzioarekin eta PPN eta Voxek aurkako botoekin onetsi da. 

 

2. puntuaren alde bozkatu dute PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekinek eta UPNk, PPNk eta Voxek, berriz, aurka.