Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Martxoak 21

Espainiako Gobernua premiatzen da 1851/2009 Errege Dekretua alda dezan, Arantza Bifidoa duten pertsonak erretiro aurreratuari heltzeko aukera izan dezaten

Osoko Bilkurak onetsi du. 2024ko martxoaren 21ean

1.- Espainiako Gobernua premiatzen da 1851/2009 Errege-dekretua aldatzen duen maiatzaren 16ko 370/2023 Errege-dekretuaren ERANSKINA alda dezan –horren bidez, Gizarte-Segurantzaren Lege Orokorraren 161. bis artikulua garatzen da–, ehuneko 45eko desgaitasuna edo hori baino handiagoa duten langileek erretiroa aurreratzeari dagokionez.

Zehazki, honako gaixotasunak aipatzen dira: artritis erreumatoidea, entzefalomielitis mialgikoa, transtiretina aldakorrak eragindako amiloidosia (ATTRv), Huntington-en gaixotasuna, Parkinson-en gaixotasuna, 1 motako distrofia miotonikoa (Steinert-en gaixotasuna), arantza bifidoa, fibromialgia, immunoeskasia primarioak, eritema-lupus sistemikoa, esklerosi sistemikoa eta erretiro aurreratua hartu ahal izatea ahalbidetzen duten beste gaixotasun batzuk, baldin eta gaixoek erretiro aurreratua hartzeko bete beharreko baldintzak betetzen badituzte.

 

PSN talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

Aho batez onetsi da.