Parlamentuko osoko bilkurako albistegia, 2024ko urtarrilak 18 (VIII)



 
18-01-2024
 
 
Parlamentuko jarduera
 

Osteguna, 2024.eko Urtarrilak 18

 
  09:30 Osoko Bilkura
 
 
 
Albiste gehiago
 
 
 
Aurkeztutako ekimenak
 
 
     
Azken albisteak
 

Espainiako Gobernua premiatzen da mugikortasun elektrikorako eta karga-puntuak instalatzeko pizgarrien Moves Plana luza dezan

 
 

Automobil elektrikoen eta hibridoen salmenten gorakada handia dela eta

 
Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur PSNren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, UPNren, EH Bilduren eta PPNren abstentzioekin eta Voxen aurkakoarekin, zeinaren bidez Estatuko Gobernua premiatzen baita “Moves Plana luza dezan, edo, bestela, antzeko ezaugarriak dituen... Informazio gehiago
 
 
 

Mozio bat baztertu da, Nafarroako Gobernua premiatzen zuena talka-plan bat ezar zezan oinarrizko osasun-laguntzara bideratutako aurrekontua igotzeko

 
 

UPNk egungo ereduaren narriadura progresiboa eta eraginkortasunaren galera azaleratu ditu eta baliabideak eskatu ditu laguntza-arretako lehen lerro horren eredua berrezartzeko

 
Parlamentuaren osoko bilkurak mozio bat baztertu du gaur de PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekinen aurkako botoekin, EH Bilduren eta Voxen abstentzioekin eta UPNren eta PPNren aldekoekin, zeinaren bide... Informazio gehiago
 
 
 

Nafarroako Parlamentuko dokumentu ofizial guztietan hizkera inklusiboa ezabatzera bideratutako mozioa baztertu da

 
 

Voxek ez du babesik aurkitu artifizialtzat eta erabilezintzat jotzen duen hizkuntzaren bertsio inklusiboaren aurrean maskulino gramatikalaren balio generikoa berreskuratzeko asmoan

 
Parlamenturen osoko bilkurak mozio bat baztertu du gaur UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen aurkako botoekin eta Voxen aldekoarekin, zeinaren bidez Nafarroako... Informazio gehiago
 
 
 

Nafarroako Gobernua premiatzen da abian jar dezan haur eta nerabeen erakunde komunitarioak egiaztatzeko prozesua

 
 

12/2022 Foru Legearen garapen integrala eskatzen da, haurren ongizatea, arreta komunitarioa eta sareko lana sustatzeko batzordearen sorrera barne

 
Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta UPNren, PPNren eta Voxen aurkakoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “2024a... Informazio gehiago
 
 
 

Nafarroako Parlamentuak bere babesa berresten dio Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari, eta premiatzen du Nafarroaren toki-autonomia sustatzen eta defendatzen jarrai dezan

 
 

Udalerrien eta kontzejuen batasuna indartzen duen erakundearen helburuak indarrean daudela azpimarratzen da, interes eta helburu partekatuen harreman batean oinarrituta

 
Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta UPNren abstentzioarekin eta Voxen aurkakoarekin, zeinaren bidez G... Informazio gehiago
 
 
 

Atzera bota dute Nafarroako Gobernuari Bildurekin edo terrorismoa gaitzesten ez duen ezein indar politikorekin akordiorik ez lortzeko eskatzeko mozioa

 
 
Parlamentuaren osoko bilkurak mozio bat baztertu du gaur PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aurkako botoekin eta UPNren, PPNren eta Voxen aldekoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen “errefusa zezan EH Bilduri nahiz ETAren terrorismoa bipil gaitzesten ez duen eta bere zerrendetan odol-delituengatik zigortuak sartzen dituen beste edozein... Informazio gehiago
 
 
 
 

Nafarroako Parlamentua - Navas de Tolosa kalea, 1 - 31002 - Pamplona/Iruña - Telefonoa: 948 209 209 - Faxa: 948 228 444