1. Foru lege proiektua, Nafarroako 2022ko Kontu Orokorrei buruzkoa (Nafarroako Gobernua) 11-23/LEY-00007
2. Mozioa. Horren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen da laguntza eta dirulaguntza publikoen deialdi guztien oinarrietan klausula bat sar dezan, laguntza edo dirulaguntza ematea Memoria Historikoaren arloan indarrean dagoen legeria betetzearen mende jartzeko (G.P. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa) 11-24/MOC-00002
3. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da “Desgaitasuna duten Pertsonei Lagungarriak Helarazteko Nafarroako Fundazio Publikoak” dituen xedeak eta helburuak betetzea ahalbidetuko duen plan estrategiko bat diseina dezan. (Aramburu Bergua, Isabel - Geroa Bai) 11-24/MOC-00009
4. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da erregelamenduz gara dezan LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legea (Lucero Domingues, Kevin - Nafarroako Alderdi Sozialista) 11-24/MOC-00014
5. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Gardentasun Atarian argitara ditzan ezagutza publikokoak izan behar diren elementu guztiak, barne harturik urteko kontuak, auditoretza- eta fiskalizazio-txostenak, goi-kargudunen eta langileen ordainsariak, kontratuak, hitzarmenak, dirulaguntzak, langile kontratatuak eta haien ordainsariak, besteak beste (Agrupación Parlamentaria Vox Navarra) 11-24/MOC-00015
6. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da etengabeko prestakuntza eguneratua ezar dezan adingabeak babesteko gaitasun digitalen arloan, hezitzaile, guraso, tutore eta zaintzaileei zuzendua (G.P. Partido Popular de Navarra) 11-24/MOC-00016
7. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da, ikusirik Belateko tunelak bikoizteko obren esleipenaren inguruan emandako boto partikularrak, espedientea Administrazio Kontratazioaren Batzordeari igor diezaion, horrek esleipen horren legezkotasunari buruzko txostena jaulki dezan. (G.P. Unión del Pueblo Navarro) 11-24/MOC-00017
8. Mozioa. Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da Legebiltzarrean Nafarroako ikasleen gaitasunak hobetzeko plan estrategiko bat aurkez dezan. (González Felipe, Pedro José - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 11-24/MOC-00018
9. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da foru-lege proiektu bat aurkez dezan, Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legearen 31. eta 33. artikuluak betetzen ez diren bitartean deklaratuko duena eten egiten direla onura publikoa aitortzeko administrazio-prozedurak, gauzatu direnak Elektrizitate-sektoreari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluaren babesean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren babesean, zeinak arautzen baititu Energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkaturatze, hornidura eta instalazio-baimentze prozedurak. (Aznal Sagasti, Laura - EH Bildu Nafarroa) 11-24/MOC-00019