Noiz argitaratua Asteartea, 2023.eko Azaroak 21

Nafarroako Gobernua premiatzen da Edateko Uren Araztegi bat eraiki dezan Izarbeibarko eta Jurramendiko Mankomunitateek partekatzekoa

Ega eta Ubagua ibaien egoera kezkagarriaz ohartarazten da eta premiazkotzat jotzen da Larraga-Lerin inguruan araztegi bat eraikitzea Nafarroako ubidea aprobetxatzeko

Lurralde Kohesiorako Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur UPNren, EH Bilduren, PPNren eta Voxen aldeko botoekin eta PSNren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aurkakoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “Hiri Erabilerako Uraren Ziklo Integralaren Plan Zuzendaria aurreratu eta osatu dezan Larraga-Leringo aldean Edateko Uren Araztegi bat eginez, Nafarroako Ubidea baliatuta albait lasterren, bi entitateekin adostuta erabilerari buruzko guztia”.

 

Zioen azalpenean, UPN talde parlamentarioak sustatu duen ebazpenak "klima-aldaketaren" eta "gehiegizko erabileren" ondorioz Ega eta Ubagua ibaien inguruan dagoen "arrisku ekologikoari" buruz ohartarazi du, eta horregatik defendatzen du premiazkoa dela Lokizko akuiferoko iturburuetatik edo putzuetatik zuzeneko erauzketetarako irtenbide alternatiboak bilatzea. Horretarako, Uraren ziklo integralaren plan zuzendarira jotzen du, bertan Nafarroako ubiderako konexioa 2024-27 aldirako aurreratzea aurreikusten baita.

 

Horri dagokionez, eta erauzketei aurka egin baino gehiago, estrategia "ekologikoagoa eta ekonomikoagoa" ezarri nahi dela jasota utzi ondoren, araztegi baten beharra azpimarratzen da, "Nafarroako ubidea toki entitateen ur beharrak asetzeko erabil dadin, garapen sozioekonomikoari laguntzeko eta ekosistemetan eragina zaintzeko" neurririk onena dela uste baita.

 

Proposamena egin duenak, amaitzeko, bere egin du Izarbeibarko Mankomunitateak Ubagua ibaiaren egoeran duen erantzukizuna dela eta Riezuko Kontzejuaren salaketa; izan ere, ibaiaren emari ekologikoa % 40 txikiagoa da, eta joan den udan ibaiaren 200 metro lehortu dira”.

 

Maite Esporrín (PSN) buru izan duen bilkuran parte hartu duten parlamentariak izan dira Miguel Bujanda, Pedro González, Yolanda Ibáñez, Juan Luis Sánchez de Muniáin (UPN), Javier Lecumberri, Inma Jurío (PSN), Adolfo Araiz, Mikel Zabaleta (EH Bildu), Pablo Azcona, María Solana  (Geroa Bai) Irene Royo (G.P. PPN), Daniel López (G.P. Contigo-Zurekin) eta Emilio Jiménez (A.P.F. Vox).

 

www.nafarroakoparlamentua.eus

• Mozioa (12. NPAO, 2023-10-31koa)