Nafarroako Gobernua premiatzen da datu demografikoek hezkuntzako ratioetan duten eraginari buruzko azterlana aurkez dezan
Osoko bilkuran onetsi da. 2023ko irailaren 28an
1.- Hezkuntza Departamentua premiatzen da 2023-2024 ikasturteko lehen hiruhilekoa bukatu aitzin aurkez dezan Legebiltzarrean datozen urteetarako proiekzioari eta egoerari azterlan osoa, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 35/2022 Foru Legean 25.000 euroko aurrekontu-lerro bat jaso zen, "Datu demografikoei eta horiek hezkuntza sisteman eta ratioetan duten eraginari buruzko azterlanak" izenekotik heldu dena.
2.- Hezkuntza Departamentuari eskatzen zaio, behin azterlan hori aurkeztuta, azterlanean jasotzen diren datuen gaineko ekarpenak egiteko aldi bat abiaraz dadin, foru-erkidegoko hezkuntza-arloko sektoreen arteko eztabaida eta parte-hartzea ahalbidetuko duena.
UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.
UPNren, EH Bilduren, PPNren eta Voxen aldeko botoekin eta PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekinen abstentzioekin onetsi da.