Pleno del 2023.eko Urriak 19

Legislatura: 
Órgano: 
Tipo de sesión: 
Número de sesión: 
6
Tipo de convocatoria: 
Convocatoria definitiva
Fecha: 
Osteguna, 19 urria, 2023 - 09:30

1. Foru lege proiektua. Horren bidez, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra aldatzen da, Kontseiluaren 2021eko martxoaren 22ko 2021/514 (EB) Zuzentarauaren transposizioa eginez (zuzentarau horrek Fiskalitatearen arloko administrazio lankidetzari buruzko 2011/16/EB Zuzentaraua aldatu zuen). (Nafarroako Gobernua) 11-23/LEY-00008

2. Foru-lege proposamena. Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legea aldatzen duena. (Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, G.P. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa) 11-23/PRO-00009

3. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da errenta bermatuari buruzko araudia alda dezan. (G.P. Partido Popular de Navarra) 11-23/MOC-00039

4. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Adimen Artifizialak Nafarroako gizartean duen eraginari buruzko prospekzio-lan sakona eta iraunkorra egin dezan. (Garrido Sola, Miguel - G.P. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa) 11-23/MOC-00040

5. Mozioa. Honen bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da behar diren neurriak susta ditzan eskoletako doktrinamendua amai dadin, batez ere testuliburuetan eta hezkuntza-materialetan (Nosti Izquierdo, María Teresa - Agrupación Parlamentaria Vox Navarra) 11-23/MOC-00043

6. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da neurri fiskalen lehen sorta bat abiaraz dezan errenta txiki eta ertainen erosahalmenaren galera nabarmena leuntzeko, 2023ko urtarrilaren 1etik aitzinako eraginez. (Valdemoros Erro, María Jesús) 11-23/MOC-00045

7. Mozioa. Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da eskola publikoan bikoiztu ditzan legezko ratioa gainditzen duten ikasgelak (Solana Arana, María Roncesvalles - Geroa Bai) 11-23/MOC-00048

8. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du Pobreziaren eta Desberdinkeriaren aurkako Nafarroako Itunarekin duen konpromisoa. (Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, G.P. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa) 11-23/MOC-00050

9. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da giltzurrun-, gibel- eta bihotz-transplanteetarako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak eskaini ezin dituen prestazioak Osasun Sistema Nazionaleko baliabideetatik eman daitezen. (González Martínez, Domingo - EH Bildu Nafarroa) 11-23/MOC-00051

10. Batzorde berezi bat eratzeko proposamena, Ekialdeko Pirinioei buruzko ponentziak egindako txostena nahiz Parlamentuaren 2018ko azaroaren 8ko Osoko Bilkuran onetsitako erabakia betetzeari buruzko jarraipena eta kontrola egin dezan (G.P. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, G.P. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa, G.P. Partido Popular de Navarra) 11-23/CIE-00002