1. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du edozein herritar talderentzako amnistia nahiz indultu orokor oro, edozein izanda ere egindako delitua. (G.P. Partido Popular de Navarra) 11-23/MOC-00029
2. Mozioa, horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroan prestazio ortoprotesikoa arautzen duen martxoaren 29ko 33/2023 Foru Dekretua alda dezan. (San Martín Rodríguez, Leticia - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 11-23/MOC-00031
3. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da egiazko banku publiko gisa jardun ahal izanen duen organismo bat sor dezan (Garrido Sola, Miguel - G.P. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa) 11-23/MOC-00032
4. Mozioa. Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da "Datu demografikoei eta horiek hezkuntza sisteman eta ratioetan duten eraginari buruzko azterlanak" izeneko aurrekontu-lerrotik heldu den azterlana aurkez dezan (González Felipe, Pedro José - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 11-23/MOC-00033
5. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea alda dezan, halako moduan non 136. artikuluan jasoko baita ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzetik salbuetsita egonen baitira okupazio ilegala pairatzen dutenak okupazioak dirauen bitartean (Jiménez Román, Emilio - Agrupación Parlamentaria Vox Navarra) 11-23/MOC-00035
6. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da langileen gaixotasun arrunten kudeaketa mutualitateen esku uzte aldera Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazioen Ministerioak eta Lan istripuen Mutualitateen Elkarteak sinatutako akordioa arbuia dezan. (González Martínez, Domingo - EH Bildu Nafarroa) 11-23/MOC-00036
7. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Industriarako Plana taxutzen has dadin. (Lecumberri Urabayen, Antonio Javier - Nafarroako Alderdi Sozialista) 11-23/MOC-00037
8. Mozioa. Horren bidez, Lurralde Kohesiorako Departamentua premiatzen da lehentasuna eman diezaion taldeen mahai bat eratzeari, Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen garapena jorratzeko (Azcona Molinet, Pablo - Geroa Bai) 11-23/MOC-00038