Noiz argitaratua Asteartea, 2023.eko Maiatzak 9

Baliozkotu da 1/2023 Foru Lege-dekretua, Nafarroako Gobernuko zenbait departamenturentzat 23.995.298,20 euroko kreditu-gehigarriak ezartzen dituena

Parlamentuko Batzorde Iraunkorrak gaur aho batez onetsi du apirilaren 24ko 1/2023 Foru Lege-dekretua baliozkotzea, zeinaren bidez 23.995.298,20 euroko kreditu-gehigarria ematen baita Nafarroako Gobernuko zenbait departamenturen beharrizanak finantzatzeko.

 

Kreditu-gehigarria justifikatuta dago, batetik, martxoaren 19ko 11/2023 Foru Legearen aplikazioagatik (horren bidez aldatu egiten da urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duena), eta bestetik, Eskubide Sozialetako Departamentuan laguntza ekonomiko bat onetsi behar delako 0-3 urte bitarteko haurrak beren kargura dituzten familientzat.

 

Zenbait departamenturen beharrizanak finantzatuko dituen kreditu-gehigarriaren zenbatekoa aurrekontuko partida hauetan aplikatuko da: Produktibitate-osagarria (50.476), Produktibitate-osagarria (31.840), Produktibitate-osagarria (19.900), Produktibitate-osagarria (3.980), Produktibitate-osagarria (47.760), Produktibitate-osagarria (3.980), Produktibitate-osagarria (15.920), Produktibitate-osagarria (15.786), Produktibitate-osagarria (405.960), Produktibitate-osagarria (1.000.999,89), Produktibitate-osagarria (4.254.620), Produktibitate-osagarria (7.276,98), Produktibitate-osagarria (31.840), Produktibitate-osagarria (239.214,67), Produktibitate-osagarria (807.940), Produktibitate-osagarria (125.325,73), Produktibitate-osagarria (95.400), Produktibitate-osagarria (43.787,82), Produktibitate-osagarria (413.920), Produktibitate-osagarria (139.509,93), Produktibitate-osagarria (413.920), Langile finkoen ordainsariak (84.856,83), Guardiak egiteagatiko osagarria (69.814,57), Lekualdatze gastuengatiko kalte-ordaina lanpostu betegaitzetan (46.635), Produktibitate-osagarria (405.960), Langile finkoen ordainsariak (712.467,18), Aldi baterako kontratatutako langileen ordainsariak (1.619.510,19), Guardiak egiteagatiko osagarria (189.960,17), Produktibitate-osagarria (2.009.620,97), Lekualdatze gastuengatiko kalte-ordaina lanpostu betegaitzetan (186.130), Guardiak egiteagatiko osagarria (3.207,40), Produktibitate-osagarria (302.480), Produktibitate-osagarria (181.480), Guardiak egiteagatiko osagarria (13.818), 0-3 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako laguntza ekonomikoak (10.000.000).

 

Gastu orokorretarako diruzaintza-gerakina izeneko partidaren kargura finantzatuko da kreditu-gehigarria (23.995.298,20 euro).

 

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak 48. artikuluaren 1. apartatuan xedatzen duenez, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin daitekeen gasturen bat egin behar bada aurrekontu indardunaren kargura eta kontsignatutako kreditua ez bada nahikoa eta ezin bada handitu foru lege honetan jasotako xedapenen arabera, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak foru lege proiektu bat bidaliko du Nafarroako Parlamentura kreditu-gehigarri bat eman dezan.

 

Bestalde, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 21 bis artikuluak ezartzen duenez, kasu oso berezi eta presakoetan Nafarroako Gobernuak behin-behineko lege xedapenak eman ahal izanen ditu, foru lege-dekretu forma hartuko dutenak.

 

Foru lege-dekretuak NAOn argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.