Noiz argitaratua Asteartea, 2023.eko Martxoak 14

NUKF premiatzen da Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioarekin lankidetzan aritu dadin albait erremonte-festibal gehien antolatzeko

Kultura eta Kiroleko Batzordeak onetsi du. 2023ko martxoaren 14an

1.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako erremontearekiko sustapena eta konpromisoa berresten baititu, foru erkidegoan sortutako pilota-modalitatea eta, ondorioz, gure lurraren kirol ondarea baita, zeinak lan egite duen errespetua, adiskidetasuna eta ardura soziala bezalako balioetatik abiatuta.

 

2.-  Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa eta Nafarroako toki entitateak premiatzen dira fundazioarekin lankidetzan aritu daitezen albait erremonte-festibal gehien antolatzeko orduan, Nafarroako toki guztietara heldu ahal izateko eta, hartara, bertan sortu zen pilota-modalitate hori iraunarazteko.

 

Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute. 

 

Aho batez onetsi da.