Noiz argitaratua Asteartea, 2023.eko Otsailak 21
Osasun Departamentua premiatzen da Tafallako barruti soziosanitarioaren proiektu pilotua bi hilabeteko epean ebalua dezan
Osasun Batzordeak onetsi du. 2023ko otsailaren 21ean
1.- Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua premiatzen da Tafallako barruti soziosanitarioaren proiektu pilotua bi hilabeteko epean ebalua dezan.
2.- Foru Gobernuari eskatzen zaio baldin eta Tafallako barruti soziosanitarioaren ebaluazioa positiboa bada, eredu hori Nafarroako gainerako eremuetara hedatzeko plan bat gara dezan, eta, ebaluazioa negatiboa bada, eredu hori hobetzeko planteamendu bat egin dezan edo, bestela, balora dezan berriz ere ezartzea Erriberriko Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Etengabeko Arretarako Gunea.
EH Bildu talde parlamentariak aurkeztu du.
Aho batez onetsi da.
*Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak ez dute bilkuran parte hartu.