Noiz argitaratua Asteazkena, 2022.eko Ekainak 22

Nafarroako Gobernua premiatzen da apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren 4.2 eta 5.2 artikuluak ken ditzan

Ganberak argudiatu du zerbitzu berezietako egoeran dauden klase pasiboen irakasle funtzionarioak diskriminatu egiten direla erretiroari dagokionez

 

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur, Navarra Sumaren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta PSNren aurkako botoarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “Almandoz eta Arizkun-Elbete herrien eskaerei erantzun diezaien, zundaketen baimena geldiarazte aldera”.

 

Zioen azalpenean, Navarra Suma, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkezturiko ebazpenak salatzen du 96/1997 Foru Dekretuan ezartzen dena 670/1987 Legegintzako Errege Dekretuaren manuen “aurkakoa” dela. Azken horrek, 32. artikuluaren lehen apartatuaren b letran, bigarren apartatuaren b letran, adierazten du zerbitzu bereziak ulertu behar direla behar bezala emanda interesdunari dagokion kidego, eskala, lanpostu, enplegu edo kategorian, leku berean aipatutako egoeretan deklaratua den unean.

 

Egoera hori, sustatzaileen hitzetan, “kaltegarria izaten ari da zerbitzu berezietako egoeran dauden klase pasiboen irakasle funtzionarioentzat. Agerikoa da erretiroaren ondorioetarako diskriminazioa sortzen dela lanpostu bera burutzen duten beste langile batzuekin”.

 

Jorge Aguirre (PSN) buru izan duen saioan egon diren parlamentariak izan dira Marta Álvarez, Isabel Olave, Iñaki Iriarte, Pedro Felipe, Miguel Bujanda, José Suárez (Navarra Suma), Virginia Magdaleno, Inma Jurío (PSN), ), Jabi Arakama, Blanca Regulez (Geroa Bai), Bakartxo Ruiz, Adolfo Araiz (EH Bildu), Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E)