2022ko maiatzaren 23ko bilkura
MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko MAIATZAK 23– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, maiatzak 23–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Zerbitzu Juridikoen txostena, Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamena, Mahaiaren apirilaren 25eko erabakiaren bidez izapidera onartutakoa, onargarria izateari buruzkoa.
Txosten juridikoaren ondorioetan esaten denez, “ez Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak ez Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduak ez dute ezartzen mugarik legeak berezkoa duen gaia zehazten duenik; beraz, Nafarroari esleituriko eskumenetatik eratorritako muga materialekiko errespetuaren barruan, gai oro izan daiteke maila horretako arau baten xede”.
Horrenbestez, “ez dago ezer galarazten duenik maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legea indarrean sartu zenean onetsi zen luzamenduaren antzeko bat ezartzea; izan ere, foru lege proposamenak aurkezteko ekimen parlamentarioa soilik dago galarazita Nafarroak legegintza-eskumenik ez duen gaietarako eta aurrekontuen eta kontu orokorren lege proiektuetarako, azken horiek aurkezteko eskumena gobernuari soilik ematen baitio Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoak”.
- Nafarroako Gobernuaren iritzia, Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legea aldatzeko Foru Lege proposamenaren gainekoa.
- Nafarroako Gobernuaren iritzia, Nafarroako errepideetarako erabilera-kanona arautzeko Foru Lege proposamenaren gainekoa.
- Nafarroako Gobernuaren iritzia, Nafarroako Foru Komunitateko funtzionario gaituentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko Foru Lege proposamenaren gainekoa.
INTERPELAZIOAK:
- Nafarroako herritarren parte-hartze demokratikoaren gaineko politika orokorrari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
- Nafarroako ureztatze plan eta estrategiari eta Nafarroako Ubidearekiko eraginari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.
- Trenbide-loturei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Eskaria, mozio hau batzordean izapidetu dadin: Nafarroako Gobernua premiatzen da txosten bat eman dezan, kalkulatze eta birdimentsionatze aldera Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak proiektuak ebaluatzeko beharko dituen langile eta baliabide material egokiak. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Lurralde Kohesiorako kontseilariak agerraldia egiteko eskaeraren erretiratzea. Agerraldia zen azal zitzan Nafarroako errepideak ibilgailu astunen gaineko bidesarien bidez finantzatzeko duen proposamenaren azken aurrerapenak. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Unibertsitateko, Berrikuntzako, eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, Nafarroako Gobernuaren errealitate handituaren gunearekin (Metabertso) lotutako alderdi guztiei buruz xeheki informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, “Bizikletentzako azpiegituren proiektu pilotua. Metautengo eta Zuñigako udalekiko hitzarmenak” izeneko proiektuaren datuak azaldu eta azter ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko eta Herritarrekiko Harremanetako kontseilariena, informa dezaten Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak Nafarroako Gobernuak 2015etik 2019ko abendura arte eginiko publizitate instituzionalaren adjudikazioari buruz 2022ko apirilaren 27an emandako epaiari buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Alboan elkartearen ordezkariekin, herritartasun globalerako hezkuntza eraldatzailearen arloan egiten duten lana eta gai horri buruz bederatzi autonomia erkidegotan, Nafarroan, besteak beste, Santiago de Compostelako Unibertsitatearekin batera egiten ari diren ikerketa azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- FRIDA, CONFESQ eta DOLFA elkarteen ordezkariekin, haien eginkizuna, egoera eta eskariak aurkez ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.
- CEIN-Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentrora, haren instalazioak eta eginkizunak ezagutze aldera. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
AHOZKO GALDERAK:
- Sareb-ek Nafarroan dituen 50 etxebizitzen kudeaketari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.
- Irunberrin D ereduko Batxilergoko institutu bat izateko aurreikuspenei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
GALDERA IDATZIAK:
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak Nafarroako Ubidearen 2. fasea egiteko proiektua izapidetu eta gauzatzeko eskumenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Lurralde Kohesiorako Departamentuak Nafarroako Ubidearen 2. fasea egiteko proiektua izapidetu eta gauzatzeko eskumenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Lerinen EUTE-Edateko Ura Tratatzeko Estazio bat eraikitzeko proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Greenpeace erakundeak administrazio publikoei Espainiako uren kalitatea gutxiegi kontrolatzea leporatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Greenpeacek nitratoek eragindako ur-kutsadurari buruz eginiko txostenaren gainekoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Herritarren Zaintza Sareari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiaren bizikletendako bideen erabileraren jarraipenari edo estatistikari buruzko datu faltaren gainekoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Hondakinen Erakundea plangintza orokorreko mankomunitatea eratzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.
- Martzillako adingabeendako Behaketa- eta Harrera-zentroari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Martzillako adingabeendako Behaketa- eta Harrera-zentroari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Martzillako adingabeendako Behaketa- eta Harrera-zentroan arreta hobetu eta segurtasuna areagotze aldera hartutako neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Olazko zeharbideari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.
- Titulartasun publikoko egoitzetara sartzeko maiatzeko itxarote-zerrendei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.
GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):
- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: 3/2022 Legegintzako Foru Dekretua, maiatzaren 18koa, tributu-harmonizaziokoa, zeinaren bidez Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen baita.
BESTELAKO GAIAK:
- Mahaiak eta Eledunen batzarrak Edurne Eginoa Antxo andrearen hautagaitza aldarrikatu dute Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako bulegoko zuzendari izateko , Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek eta Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak proposatuta. Maiatzaren 26ko Osoko Bilkuran eginen da bozketa.
- Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, SLren Administrazio Kontseilurako Nafarroako Parlamentuak proposatu beharreko hiru kideen hautaketa. Bozketaren arauak hurrengo bilera baterako utzi dira.
- Garesko Udaletxean Mahaiaren bilkura ibiltaria egitea onetsi da, maiatzaren 30ean, 10:00etan.
GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:
- Mahaiak onetsi du Entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzako irisgarritasun-zerbitzuaren kontratua urtebetez luzatzea.
- Asunción Goikoetxea artista nafarraren “Memoria Hustura” lana erosteko gastua baimentzeko proposamena onetsi da.
- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuko atalondoan “Hombres y mujeres de puño en alto. 100 años de comunismo en Navarra” erakusketa jartzeko proposamena. Ekainaren 22tik 30era egonen da ikusgai.
- Mahaiak onetsi egin du 2022ko ekainaren 29an Esklerodermiaren Mundu Egunaren ospakizunarekin bat egiteko proposamena.
- Mahaiak onetsi egin du “Nafarroako Foru berria eta legeria zibila” lanaren bosgarren argitalpena editatu eta inprimatzeko proposamena.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak adierazten baitu Amiantoaren biktimei konpentsazioak emateko funts bat sortzeko Lege-proposamena babesten duela. Navarra Suma, PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuak Diputatuen Kongresuari eskatzen dio igorritako arauaren espiritua errespeta dezan eta bertan azkenik onesten den arauak ez dezan hasierako testua hutsaldu. Halaber, eskatzen dio ahalik eta adostasun handiena bila dadin, biktimek eta beren familiek dagokien erreparazioa lehenbailehen jasotze aldera”.