1. FORU LEGE PROIEKTUAK
2. FORU LEGE PROPOSAMENAK
2.1. Foru lege proposamena. Horren bidez, aldatu egiten da 17/2012 Foru Legea, urriaren 19koa, zeinaren bidez aldatzen baita uztailaren 3ko 11/1998 Foru Legea, batxilergoa, erdi mailako heziketa zikloak eta gizarte garantiako programak irakasten dituzten gizarte ekimeneko ikastetxeen finantzaketa publikoa arautzen duena. (Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-21/PRO-00014
2.2. Diputatuen Kongresuaren komunikazioa, zeinaren bidez jakinarazi baitu ez dela izapidetzeko onartu Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa eta Alderdi Politikoen Finantzaketari buruzko Lege Organikoa hein batean aldatzen dituen Lege proposamena (Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos Ahal Dugu Nafarroa, Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-19/PRC-00003
3. INTERPELAZIOAK
4. MOZIOAK
4.1. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da, Nafarroaren lehiakortasun-maila berreskuratzea ahalbidetuko duen erreforma fiskala aurkez dezan (Valdemoros Erro, María Jesús) 10-21/MOC-00147
4.2. Mozioa. Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Lanaren Nazioarteko Erakundearen 189. Hitzarmena eta Etxeko Langileentzako Lanari buruzko 201. Gomendioa berresteko lanean jarrai dezan (Aznárez Igarza, Ainhoa) 10-21/MOC-00148
4.3. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da lankidetza publiko-komunitarioa, deszentralizatua eta kontrol publikoa bermatuko dituzten neurriak har ditzan, energia berriztagarrien enpresa publiko bat eratzeko egin beharreko urratsak eginez. (Araiz Flamarique, Adolfo - EH Bildu Nafarroa) 10-21/MOC-00149
4.4. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Parlamentua poztu egiten da Venezuelako Bolibartar Errepublikako Gobernuak eta Venezuelako Plataforma Bateratuak akordioak erdietsi dituztelako. (Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos Ahal Dugu Nafarroa, Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-21/MOC-00150
5. AGERRALDIAK
5.1. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren agerraldia, Nafarroako Foru Komunitatean hedabide publiko bat bultzatzearren legegintzaldi honetan egindako urratsak azal ditzan. (Aznárez Igarza, Ainhoa) 10-21/COM-00145
5.2. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren agerraldia, administrazioaren eta enpresen arteko kontratazioa azkartze aldera Tracasa Instrumentalen abian jarritako tresna, Europako funtsen kudeaketa azkartzea ahalbidetuko duena, azal dezan (Lecumberri Urabayen, Antonio Javier - Nafarroako Alderdi Sozialista) 10-21/COM-00146
5.3. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren agerraldia, Nafarroako Foru Komunitatean parke eoliko eta fotovoltaikoak paratzeari dagokionez bere departamentuak darabilen irizpideari buruz informa dezan. (Aznal Sagasti, Laura - EH Bildu Nafarroa) 10-21/COM-00147
5.4. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren agerraldia, Nafarroako Ubidean dagoen azpiegitura eguzki-panelez estalita elektrizitate jasangarria sortzeko ekonomia zirkularreko proiektua azal dezaten (Nafarroako Gobernua) 10-21/COM-00148
6. LAN-BILKURAK ETA BISITAK
6.1. Lan-bilkura Fiteroko bainuetxeko zuzendariarekin, bertako termalismo programak zertan diren azal dezan (Álvarez Alonso, Marta - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 10-21/SET-00108
6.2. Lan-bilkura Hezkuntza itunduko SEPNA, UGT, LAB eta ELA sindikatuen ordezkariekin, azal dezan zein balorazio eta proposamen egiten dituzten 2021-22 ikasturtearen hasierarako protokoloari buruz eta Haur eta Lehen Hezkuntzako eskolaz kanpoko jardueren antolaketari buruz (Navarra Suma, EH Bildu Nafarroa, Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-21/SET-00109
6.3. Lan-bilkura ADACEN-Kalte Zerebralaren Nafarroako Elkartearen ordezkariekin, istripu zerebrobaskularraren arreta dela-eta Ictusnet proiektu europarraren barruan Nafarroako Ospitalegunearekin batera egiten ari diren lana azal dezaten (Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos Ahal Dugu Nafarroa, Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-21/SET-00110
6.4. Lan-bilkura Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialaren ordezkariekin, Nafarroako Osasun Sistemaren egungo nahiz etorkizuneko erronkei aurre egiteko proposamenak azal ditzaten (Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos Ahal Dugu Nafarroa, Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-21/SET-00111
7. BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK
7.1. 2021eko otsailaren 23ko Erabakia, Banku-fundazioa izateari uzten dionean, Nafarroako Kutxa Fundazioarentzat arau-esparru egokiena zein den aztertzeko eratutako Ponentzia (Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos Ahal Dugu Nafarroa, Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-21/PON-00001
8. AHOZKO GALDERAK
8.1. Galdera. Lanpostuen behin-behinekotasuna murrizteko eta Europatik heldu diren azken epaietan ezarritakoa betetzeko jarduketei buruz. (Jurío Macaya, María Inmaculada - Nafarroako Alderdi Sozialista) 10-21/POR-00303
8.2. Galdera. San Frantzisko Xabierkoa Ospitale Psikogeriatrikoaren laguntza-jarduera ekimen pribatura bideratzeari buruzkoa (González Martínez, Domingo - EH Bildu Nafarroa) 10-21/POR-00360
8.3. Galdera. Aurtengo maiatzaren 17ko lan-istripuari buruzkoa. (González Martínez, Domingo - EH Bildu Nafarroa) 10-21/POR-00361
9. GALDERA IDATZIAK
9.1. Bitartekaritzari eta justizia errestauratiboari buruzkoa (Esparza Garrido, Jorge) 10-21/PES-00290
9.2. Afganistango etorkinak hartzeko prest dauden herriei buruzkoa (Esparza Garrido, Jorge) 10-21/PES-00291
9.3. Justizia errestauratiboaren zerbitzu edo programa guztietarako protokolo-esparrua bidali zaien operadore juridiko edo sozialei buruzkoa (Esparza Garrido, Jorge) 10-21/PES-00292
9.4. Noain 1521. Azken bataila - La última batalla liburuaren ediziorako emandako dirulaguntzari buruzkoa (Iriarte López, Iñaki) 10-21/PES-00293
9.5. Valle de Odieta SCL-k 2019an jasotako laguntzei buruzkoa (Araiz Flamarique, Adolfo - EH Bildu Nafarroa) 10-21/PES-00294
9.6. Palacio de Aroztegia sustatzaileari administrazioaren isiltasunagatik obra lizentzia ematea baliogabetzea errefusatzen duen Nafarroako Kontseiluaren irizpenaren ondotik egindako jarduketei eta aurreikuspenei buruzkoa (Pérez Arregui, Francisco) 10-21/PES-00295
9.7. Nafarroan jatorri hidraulikoko energia elektrikoaren ekoizpenerako indarrean dauden emakidei buruzkoa (Ramírez Erro, Maiorga) 10-21/PES-00296
10. GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK)
10.1. Acuerdo del Gobierno de Navarra, de 17 de septiembre de 2021, por el que se aprueba el límite de gasto no financiero de los Presupuestos Generales de Navarra del año 2022.
10.2. 5/2021 Legegintzako Foru Dekretua, irailaren 22koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga aldatzen duena (Nafarroako Gobernua) 10-21/DFL-00005
10.3. Erkidegoaren egoerari buruzko politika orokorreko eztabaida (Nafarroako Gobernua) 10-21/CDP-00005
11. KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTU-KONTROLA
11.1. Legezkotasunezko txostena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzkoa (Nafarroako Gobernua) 10-20/LEY-00018
11.2. Legezkotasunezko txostena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzkoa (Nafarroako Gobernua) 10-20/LEY-00018
12. BESTELAKO GAIAK
12.1. Foru lege proiektua, Klima Aldaketari eta Trantsizio Ekologikoari buruzkoa (Nafarroako Gobernua) 10-21/LEY-00006
12.2. Memoria de actividades del Tribunal Superior de Justicia de Navarra correspondiente al año 2020.
12.3. Konstituzio-kontrakotasuneko 315-2020 errekurtsoa dela-eta Konstituzio Auzitegiak emandako epaia. Errekurtsoa Gobernuko lehendakariak sustatu zuen Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa edo Foru Berria aldatu eta gaurkotzeko apirilaren 4ko 21/2019 Foru Legearen 2. artikuluaren aurka, Konpilazioan honako lege hauei ematen zaien idazketa dela-eta: 11, 12, 54 –c) letrako bigarren paragrafoa–, 72 –azken paragrafoa–, 471 –azken paragrafoa–, 483 –bigarren paragrafoa–, 495 –bigarren eta hirugarren paragrafoak–, 511 eta 544garrena (Tribunal Constitucional) 10-20/RTC-00001
12.4. COVID-19ak haurrengan izan duen eraginari buruzko osoko bilkura monografikoa (Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos Ahal Dugu Nafarroa, Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-21/CDP-00001
13. ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK
13.1. Adierazpen instituzionala. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die La Palmako uharteko sumendiaren erupzioak kaltetutako pertsona guztiei, eta babesa helarazten die larrialdi-zerbitzuei. (Presidencia del Parlamento de Navarra) 10-21/DEC-00058
13.2. Adierazpen instituzionala, irailaren 25ean Gorren Mundu Eguna ospatzearen karietara (Presidencia del Parlamento de Navarra) 10-21/DEC-00059
14. OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK
14.1. Solicitud de modificación del orden del día del Pleno del 30 de septiembre, presentada por: G.P. Geroa Bai.
14.2. Solicitud de modificación del orden del día del Pleno del 30 de septiembre, presentada por: G.P. Navarra Suma.
14.3. Solicitud de modificación del orden del día del Pleno del 30 de septiembre, presentada por: G.P. Partido Socialista de Navarra.
14.4. Errekonozimendu eta Erreparaziorako Batzorderako Nafarroako Parlamentuak hautatu beharreko lau kideak hautatzea. (Ollo Hualde, Ana) 10-21/ELC-00003
15. GALDERAK ETA ERANTZUNAK