Noiz argitaratua Ostirala, 2021.eko Maiatzak 21

Elkarretaratzea egin da Parlamentuaren egoitzaren atarian genero indarkeriagatiko azken hilketa gaitzesteko

Osoko Bilkuran onetsitako erabakiari jarraituz, Legebiltzarrak minutu bateko isilunea egin du aste honetako bosgarren hilketa matxistaren biktimaren oroimenez

Foru parlamentariek Parlamentuko sarreran elkarretaratzea egin dute gaur egoitzaren atarian ostegun goizaldean Pola de Lavianan (Asturias) jazotako erailketa matxista gaitzesteko.

 

Minutu bateko isilunearekin oroitu dute 48 urteko emakumea.

 

Lau dira aste honetan eraildako emakumeak, baita 7 urteko adingabe bat ere, eta 13 dira 2021ean genero-indarkeriagatik eraildako emamkumeak, 2003an estatistikak egiten hasi zirenetik 1.091.