Noiz argitaratua Asteartea, 2021.eko Martxoak 30

Nafarroako Gobernua eta NUP premiatzen dira batera lan egin dezaten Nafarroako euskalkien izeneko aukerako ikasgai bat sortzearen alde

Irakasleak prestatzeko, euskaldungoa kohesionatzeko, gure ondareari prestigioa emateko eta euskara batua hedatu aurreko euskal literaturara iristea ahalbidetzeko balioko lukeela argudiatzen da

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur, Navarra Sumaren eta PSNren aldeko botoekin eta Geroa Bairen, EH Bilduren eta Podemos-Ahal Duguren abstenzioekin (I-E ez da egon), zeinaren bidez Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako Departamentua zein Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa premiatzen baititu “batera lan egin dezaten Irakasletza graduan Nafarroako euskalkien izeneko aukerako ikasgaia sortzearen alde. Unibertsitateak aukerako bigarren irakasgai bat eman lezake (3+3 kreditu), eskariaren arabera”.

 

PSNk aurkeztutako eta ekimenaren titularra den Navarra Sumak onartutako ordezkapen-zuzenketa bati erantzuten dio onetsitako testuak.

 

Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak hezkuntza-, gizarte- eta kultura-izaerako arrazoiak emanez, nabarmentzen du “aldaera dialektalak hizkuntza erabiltzeko era apal eta hezigabetzat hartu ohi izan badira ere, hizkuntza bakoitzaren historiak eta literaturak adierazten dute aldaera horien lekua eta onargarritasuna”.

 

Hizkuntza gutxituei dagokienez, eta, zehazki, euskarari dagokionez, euskara batua prestatu zen arte, “euskal literatura soil-soilik aldaera dialektaletan idatzi zen” (euskalkiak), eta hori dela eta, ohartarazten da euskalkien ezagutzak balio duela “hiztunak bere hizkuntzarekiko loturak indartzeko, errazten diolako gertueneko testuinguruarekiko harremana eta eguneroko erabilera naturalizatzea”.

 

Sustatzaileak dio dialektoak ez direla “euskararen erregistro jasoetatik kanpo egon hizkuntzaren historiaren zati handienean”, eta horregatik, “Nafarroako euskalkien aukerako ikasgaia” izenekoa sortzea proposatzen da, “balioko luke ikasleei euskalkietan irakasteko gai diren maisu-maistrak prestatzeko, gure ondare kulturalaren zati horri prestigioa emateko, euskaldungoa kohesionatzeko eta maisu-maistrei erraztuko lieke euskara batua hedatu aurreko euskal literaturara iristea”.

 

Mikel Asiain (Geroa Bai) buru izan duen saioan egon dira Iñaki Iriarte, Ángel Ansa, Elena Llorente, Miguel Bujanda, Jorge Esparza, Isabel Olave (Navarra Suma), Javier Lecumberri, Nuria Medina, Ainhoa Unzu (PSN), María Solana (Geroa Bai), Bakartxo Ruiz, Arantxa Izurdiaga (EH Bildu) eta Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu).

 

www.nafarroakoparlamentua.eus

• Mozioa (27. NPAO, 2021-02-26koa)