1. “Koronabirusaren ondorio sozial eta ekonomikoei” buruzko 2021eko Barometroko “gaurkotasuneko moduluan” sartu beharreko galderen proposamena
2. FORU LEGE PROIEKTUAK
3. FORU LEGE PROPOSAMENAK
4. INTERPELAZIOAK
4.1. Interpelazioa. Laneko arriskuen prebentzioaren arloko politika orokorrari buruzkoa. (Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-21/ITP-00063
4.2. Interpelazioa. COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioak gazteen artean ekiditeko politika orokorrari buruzkoa (Ansa Echegaray, Ángel - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 10-21/ITP-00064
5. MOZIOAK
5.1. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da arriskuko taldeak sar ditzan txertatzeko lehentasuna duten taldeen artean. (Ibarrola Guillén, Cristina) 10-21/MOC-00083
5.2. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua eta Osasun Departamentua premiatzen dira mutualitateei txertatze arloko eskumenak lagatze aldera ministerioak egindako eskaintza errefusa dezaten. (González Martínez, Domingo - EH Bildu Nafarroa) 10-21/MOC-00084
5.3. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da osasunaren arloko inbertsioen plan bat taxutu dezan (Ibarrola Guillén, Cristina) 10-21/MOC-00085
5.4. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatua zatitzera bideratutako ekimena errefusa dezan eta nafar ekoizleen interesak defenda ditzan. (Bujanda Cirauqui, Miguel - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 10-21/MOC-00086
5.5. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Castejongo tren-geltokiko txartel-salmentako zerbitzu presentziala (txarteldegia) eta bezeroari arreta ematekoa laster berrezartzearen alde egin dezan Estatuko Gobernuaren aitzinean (Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-21/MOC-00087
5.6. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Kultur Ondareari buruzko 15/2005 Foru Legea alda dezan, Nafarroako Kultur Eskubideei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legean ezarritakora egokitzeko (Arakama Urtiaga, Javier) 10-21/MOC-00088
5.7. Mozioa. Horren bidez, Osasun eta Eskubide Sozialetako departamentuak premiatzen dira batera lan egin dezaten, auzoetan eta herrietan pertsona zaharren aldeko itunak bultzatzeko eta garatzeko (Perales Hurtado, Patricia) 10-21/MOC-00089
5.8. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da intsulina-mendeko 2 motako diabetikoentzako glukosa-sentsoreak finantza ditzan. (Ibarrola Guillén, Cristina) 10-21/MOC-00090
6. AGERRALDIAK
6.1. Hezkuntzako kontseilariaren agerraldia, sare publikoan 0tik 3 urtera bitarteko hezkuntza zikloko eskaintza 1.173 lanpostu gehiagokoa izan dadin (Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-21/COM-00073
6.2. Hezkuntzako kontseilariaren agerraldia, 2021-2022 ikasturterako eskola-garraioaren lizitazioari buruz informa dezan (Nafarroako Gobernua) 10-21/COM-00074
6.3. Eskubide Sozialetako kontseilariaren agerraldia, biztanleria aktiboaren inkestaren azken datuak ikusita Nafarroan enplegua zertan den informa dezan (García Malo, María Isabel - G.P. Partido Popular de Navarra) 10-21/COM-00075
7. LAN-BILKURAK ETA BISITAK
7.1. Lan-bilkura Amiantoaren Nafarroako Elkartearen ordezkariekin, zenbait eraikinetan amiantoa egotearen arazoa dela-eta egiten dituzten erreibindikazioak eta proposamenak azal ditzaten. (Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos Ahal Dugu Nafarroa, Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-21/SET-00063
7.2. Lan-bilkura Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Nafarroan Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Erakundeen Batzordearen ordezkariekin, “Nafarroako foru legeria Ezgaitasunak dituzten pertsonen eskubideei buruzko Nazio Batuen Nazioarteko Konbentziora egokitzeari buruzko txostena” azal dezaten (Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos Ahal Dugu Nafarroa, Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-21/SET-00064
7.3. Lan-bilkura CEN-Nafarroako Enpresa Konfederazioaren eta LASEME-Lizarrako Merindadeko Enpresen Elkartearen ordezkariekin, informazioa eman dezaten Estellerriko Eskualdean elektrizitate-horniduraren gabeziak eragindako gorabeherei buruz eta behar adinako potentziako azpiestazio bat paratzeko beharrari buruz, bermatze aldera eskualdeari hornidura egonkorra ematen zaiola eta energia berriztagarrietatik heldu den produkzioan ezein gerakin ebakuatzen dela. (Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos Ahal Dugu Nafarroa, Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-21/SET-00065
7.4. Lan-bilkura Administrazio Erroko Langileen Batzordearen eta Hezkuntza Laguntzako Espezialisten Talde Eragilearen ordezkariekin, beren egoera azal dezaten. (Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos Ahal Dugu Nafarroa, Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-21/SET-00066
8. BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK
9. AHOZKO GALDERAK
9.1. Galdera, 0tik 3 urtera bitarteko ikastetxeetako tarifak murrizteari buruzkoa. (Aguirre Oviedo, Jorge) 10-21/POR-00197
9.2. Galdera. Euskararen Adierazle Sistemaren web-orriak Nafarroako Foru Komunitatea Euskal Herriaren barruan sartzeari buruzkoa (Iriarte López, Iñaki) 10-21/POR-00208
9.3. Galdera. Nafarroako istripu-kopuruaren datuei buruzkoa. (Ibarrola Guillén, Cristina) 10-21/POR-00209
9.4. Galdera. Nafarroako hondakin-uretan COVID-19aren detekzio goiztiarrerako sarea desegin zenez geroztik ezarritako neurriei buruzkoa. (Ibarrola Guillén, Cristina) 10-21/POR-00210
9.5. Galdera. Iruñeko espetxeko presoak txertatzeari buruzkoa. (Ruiz Jaso, Bakartxo) 10-21/POR-00211
10. GALDERA IDATZIAK
10.1. Espainiako Itzuliaren balantze ekonomikoari buruzkoa (Ramírez Erro, Maiorga) 10-21/PES-00079
10.2. Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien energia-efizientziako jarduketak, zeinak 149/2021 Errege-dekretuan jasotzen baitira, egiteko programatik heldu diren laguntza zuzenen deialdiari buruzkoa. (Araiz Flamarique, Adolfo - EH Bildu Nafarroa) 10-21/PES-00136
10.3. Nafarroara bideratutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari buruzkoa. (Esparza Garrido, Jorge) 10-21/PES-00160
10.4. Sozietateen gaineko zergari buruzkoa. (De Simón Caballero, María Luisa) 10-21/PES-00161
10.5. “Fondo Arraigo” kapital pribatuko finantza-tresna partaidetza publikoarekin bultzatzeko aholku-zerbitzua kontratatzeari buruzkoa. (Izurdiaga Osinaga, Aranzazu - EH Bildu Nafarroa) 10-21/PES-00162
10.6. Nafarroako Ubidean basa fauna hiltzeari buruzkoa. (Araiz Flamarique, Adolfo - EH Bildu Nafarroa) 10-21/PES-00163
10.7. Kulturen arteko Bitartekaritza Zerbitzuaren konfiguraziorako, berrikuntzarako eta jarraipenerako beharrezkoak diren elementuak eta edukiak sortzeari buruzko aholkuak emateko laguntza teknikoaren kontratuaren 2. fakturari buruzkoa. (Esparza Garrido, Jorge) 10-21/PES-00164
10.8. Parke eolikoen proiektu berrien eskaerei buruzkoa. (Aznal Sagasti, Laura - EH Bildu Nafarroa) 10-21/PES-00165
11. GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK)
11.1. 2021etik 2023ra bitarteko dirulaguntzen plan estrategikoa (Nafarroako Gobernua) 10-21/CDP-00003
12. KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTU-KONTROLA
13. BESTELAKO GAIAK
13.1. Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proiektua (Nafarroako Gobernua) 10-20/LEY-00019
13.2. Informe sobre el estado de ejecución del Presupuesto del Parlamento de Navarra. Primer trimestre del ejercicio 2021.
14. ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK
15. OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK
15.1. Establecimiento del plazo para la delegación del voto para el Pleno del 6 de mayo.
15.2. Solicitud de modificación del orden del día del Pleno del 6 de mayo, presentada por: G.P. Geroa Bai.
15.3. Solicitud de modificación del orden del día del Pleno del 6 de mayo, presentada por: G.P. Navarra Suma.
16. GALDERAK ETA ERANTZUNAK