Pleno del 2021.eko Maiatzak 6

Legislatura: 
Órgano: 
Tipo de sesión: 
Número de sesión: 
73
Tipo de convocatoria: 
Convocatoria definitiva
Fecha: 
Osteguna, 6 maiatza, 2021 - 09:15 -tik 18:20 -ra

1. GAURKOTASUN HANDIKO GALDERAK

1.1. Gaurkotasun handiko galdera, 20/2020 Foru Legearen hamazazpigarren xedapen gehigarria –pentsiorik baxuenak osatzearen ingurukoa– aldezteari buruzkoa. (Araiz Flamarique, Adolfo - EH Bildu Nafarroa) 10-21/POR-00212

1.2. Gaurkotasun handiko galdera, heldu den ikasturterako iragarritako berrikuntzei buruzkoa. (Alzórriz Goñi, Ramón - Nafarroako Alderdi Sozialista) 10-21/POR-00213

1.3. Gaurkotasun handiko galdera, Fagor Ederlanen Tafallako instalazioetan bateriak mihiztatzeko planta bat egonen dela egindako iragarpenari buruzkoa. (Esparza Abaurrea, José Javier - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 10-21/POR-00214

1.4. Gaurkotasun handiko galdera, azaroaren 28ko 765E/2017 ebazpena betetzeari buruzkoa, zeinaren bidez onetsi baitzen Baztango Aroztegia jauregiaren inguruneko turismo, hotel, kirol eta egoitza eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren urbanizazio proiektua. (Barcos Berruezo, Uxue) 10-21/POR-00215

1.5. Gaurkotasun handiko galdera, udan zehar jarduerak eta ekitaldiak antolatzeari buruzkoa. (Buil García, Mikel) 10-21/POR-00216

1.6. Gaurkotasun handiko galdera, COVID-19aren kutsatzeak ekiditeko edo murrizteko eta maiatzaren 9tik aitzinean segurtasun juridikoa bermatzeko aurreikusten diren neurriei buruzkoa. (De Simón Caballero, María Luisa) 10-21/POR-00217

2. MOZIOAK

2.1. Mozioa. Horren bidez errefusatzen da Gizarte Segurantzako Ministerioak egindako proposamena, pentsioaren zenbatekoa kalkulatzeko erabiltzen den kotizazio-aldia 25 urtetik 35 urtera igotzekoa (Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-21/MOC-00001

2.2. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da prebentzio-neurriak mantendu eta indartu ditzan, osasun-arretako zentroetan erasorik gerta ez dadin. (Fanlo Mateo, Patricia) 10-21/MOC-00062

2.3. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernuari exigitu diezaion Espainiako Estatuak COVID-19aren aurkako txertoen patenteak aldi baterako liberalizatzearen aldeko jarrera har eta defenda dezala Europako Batzordearen eta MMA-Munduko Merkataritza Antolakundearen aurrean. (EH Bildu Nafarroa) 10-21/MOC-00068

2.4. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da NUPekin batera egin ditzan 2022-2023 ikasturtean Matematikako Gradua eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua ezartzeko egin beharreko azterketak eta azterlanak. (Ansa Echegaray, Ángel - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 10-21/MOC-00077

2.5. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatua zatitzera bideratutako ekimena errefusa dezan eta nafar ekoizleen interesak defenda ditzan. (Bujanda Cirauqui, Miguel - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 10-21/MOC-00086

2.6. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Kultur Ondareari buruzko 15/2005 Foru Legea alda dezan, Nafarroako Kultur Eskubideei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legean ezarritakora egokitzeko (Arakama Urtiaga, Javier) 10-21/MOC-00088