Noiz argitaratua Asteartea, 2021.eko Martxoak 23

Osasun departamentua premiatzen da Cascanten osasun etxe berria eraiki dezan

2020an hartutako aurrekontu-konpromisoa gogorarazi eta arreta egokia emateko espazio eta azpiegitura egoki eta berria aldarrikatzen da

Osasun batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernuko Osasun departamentua premiatzen baita “2021. urtean zehar bete ditzan Cascanteko osasun etxe berria eraikitzeko proiektua prestatzeko eta esleitzeko lanak, bai eta eraikuntzako obrak esleitzea eta hastea ere”.

 

Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak Cascanten 2020an osasun-zentro berri bat eraikitzeko hartutako aurrekontu-konpromisoa gogorarazten du. Era berean, lehen mailako arretako taldearen eta herriko ordezkari publikoen eskaria berresten du eta adierazten denez, egungo azpiegitura zaharkitua, neurri eta efizientzia energetikoari dagokionez, ez da nahikoa arreta egokia emateko.

 

2021erako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan partidarik ez dagoenez, proposamena egin duen taldeak adierazten du beharrezkoa dela Cascanteko oinarrizko zonaldeari beste osasun etxe bat ematea, besteak beste, "biztanle guztiei arreta jarraitua eta premiazkoa emateko eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan".

 

Nuria Medina (PSN) buru izan duen saioan parte hartu duten parlamentariak izan dira Cristina Ibarrola, Ángel Ansa, María Jesús Valdemoros, Raquel Garbayo, Yolanda Ibáñez, Iñaki Iriarte (Navarra Suma), Patricia Fanlo, Ainhoa Unzu (PSN), Ana Ansa, Isabel Aramburu (Geroa Bai), Txomin González, Bakartxo Ruiz (EH Bildu), Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra).

 

 

www.nafarroakoparlamentua.eus

• Mozioa (19. NPAO, 2021-02-12koa)