Nafarroako Parlamentuak, Emakumearen Nazioarteko Egunaren karietara, bizitza-jasangarritasuna politika publikoen erdigunean jartzearen aldeko apustua egiten du
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2021eko martxoaren 8an
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak, Emakumearen Nazioarteko Egunaren karietara, bizitza-jasangarritasuna politika publikoen erdigunean jartzearen aldeko apustua egiten baitu. Lehendakaritzak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuak honako hau erabaki du:
1.- Nafarroako Parlamentuaren apustua da bizitzaren jasangarritasuna politika publikoen erdigunean jartzea, eta lehentasunezko lan-ildo gisa sartzea agenda politikoan eta tokiko garapena sustatzen duten ekintzen diseinuan.
2.- Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa agertzen du bizitzaren jasangarritasuna ahalbidetzen duten eta nagusiki emakumeek egiten dituzten zaintza-lanei ikusgaitasuna eta balioa emateko.
3.- Nafarroako Parlamentuak lan eginen du herritarrak sentsibilizatzeko, banaketa justua eta bidezkoa lortzearren, familietan zaintza-lanen erantzunkidetasuna sustatuz.
4.- Nafarroako Parlamentuak aitortzen du mugimendu feministak arlo honetan eginiko lanaren ekarpena".