Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Martxoak 4
Espainiako Gobernua premiatzen da zerga-arauen etetea 2022 urtean luzatu dezan, toki entitateek gastuak beren gerakinen kontura egin ahal izan ditzaten
Osoko bilkuran onetsia. 2021eko martxoaren 4an
1.- Espainiako Gobernua premiatzen da dagozkion lege-xedapenak bultza ditzan, zertarako-eta, 2022an gaur egun etenda dauden zerga- eta gastu-arauak berraktibatu arren, ekitaldi hori baliozko epe gisa gaitzeko, toki-erakundeek gastuak eta inbertsioak beren gerakinen kontura egin ahal izan ditzaten, egungo pandemiaren ondorio ekonomiko eta sozial larri eta seguruenik luzeei aurre egin ahal izateko.
Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
Navarra Sumaren aldeko botoekin, Geroa Bairen aurkako botoarekin eta PSNren, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren abstentzioekin onetsia.