Pleno del 2021.eko Apirilak 15

Legislatura: 
Órgano: 
Tipo de sesión: 
Número de sesión: 
70
Tipo de convocatoria: 
Convocatoria definitiva
Fecha: 
Osteguna, 15 apirila, 2021 - 09:15

1. Foru Lege proposamena, Nafarroan jaioberrien baheketa zabaldua izateko eskubidea arautzen duena (Navarra Suma) 10-21/PRO-00003

2. Foru Lege proposamena, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 192. artikulua aldatzekoa. (Araiz Flamarique, Adolfo - EH Bildu Nafarroa) 10-21/PRO-00004

3. Mozioa. Honen bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kontu-hartzaile nagusiak jarritako eragozpen baten desadostasunari eta Audenasak Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 31ko 41E/2020 Foru Aginduaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa baiesteari buruz 2021eko otsailaren 24an hartutako gobernu-erabakien kaltegarritasun-deklarazioa egin dezan, gero haiek administrazioarekiko auzien jurisdikzioan aurkaratzeko. (Araiz Flamarique, Adolfo - EH Bildu Nafarroa) 10-21/MOC-00070

4. Mozioa. Horren bidez, Osasun Departamentua premiatzen da COVID-19aren aurkako txertaketa-plana berrantola dezan. (Ansa Ascunce, Ana Isabel) 10-21/MOC-00071

5. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da laguntza-sorta sor dezan fakturazioan gutxienez ere % 30eko jaitsiera izan duten autonomoen, enpresa txiki eta ertainen eta nekazaritzako elikagaien enpresen zenbait kolektiborentzat. (Bujanda Cirauqui, Miguel - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 10-21/MOC-00072

6. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da trebakuntza eta prestakuntza emozionaleko plan bat gara dezan plaza itunduak dituzten egoitzetako langileentzat. (Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, Podemos Ahal Dugu Nafarroa, Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-21/MOC-00073

7. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da energia berriztagarriak sortzeko proiektuak garatzen lagunduko duen ingurumen-legeria bat egin dezan. (Pérez-Nievas López de Goicoechea, Carlos) 10-21/MOC-00074

8. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legea aldatzeko, emakumeen aurkako indarkeriaren adierazpen berriak sartzeko. (Aznárez Igarza, Ainhoa) 10-21/MOC-00075