1. Hezkuntzako kontseilariaren eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren agerraldia, informa dezaten "Gorputz eta Kirol Jarduerak" eta "Kirol Irakaskuntzak" zikloen eskaintza berrantolatzeari buruz, eta, zehazki, Mendi Ertaineko eta Eskaladako zikloek Sakana LH IIPan duten etorkizunari buruz. (Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Mixto-Izquierda-Ezkerra) 10-21/COM-00024
2. Galdera. Entitateei justifikazio handiagoa eskatzeko eta haur-eskoletarako hezkuntza-eskaintzari buruzko proposamenak baimentzeko edo ez baimentzeko Hezkuntza Departamentuak dituen irizpideei buruzkoa. (Ruiz Jaso, Bakartxo) 10-21/POR-00068
3. Galdera, Castejongo Dos de Mayo ikastetxe publikoak ingelesez ikasteko programatik (IIP) ateratzeko egin duen eskaerari buruzkoa. (Ruiz Jaso, Bakartxo) 10-21/POR-00093