1. 2/2021 Foru Lege-dekretua, otsailaren 24koa. Horren bidez egiten da Kontseiluaren 2017ko maiatzaren 29ko 2017/952 (EB) Zuzentarauaren transposizioa, hirugarren herrialdeekiko asimetria hibridoei dagokienez (Nafarroako Gobernua) 10-21/DLF-00002
2. Mozioa. Honen bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernuari eska diezaion Eliza Katolikoak immatrikulatutako ondasunen zerrenda, Nafarroako lurralde-eremuan kokatutakoena. (Magdaleno Alegría, María Virginia) 10-21/MOC-00043
3. Mozioa. Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da egin beharreko lege-aldaketak egin ditzan, Sekretu ofizialei buruzko Legea nazioarteko parametroen arabera –gardentasuna, proportzionaltasuna eta premia– bete dadin. (Regúlez Álvarez, Blanca Isabel - Geroa Bai) 10-21/MOC-00053
4. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Parlamentua premiatzen da azterlan bat egiteko agin diezaion Errealitate Sozialaren Behatokiari, Nafarroan bizi diren adinekoen beharrizanak eta eskariak ezagutzeko. (Perales Hurtado, Patricia) 10-21/MOC-00056
5. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da onetsi beharreko arau-xedapenak onets ditzan, ekidite aldera Estatuaren 2021erako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legeak mugatu dezan Nafarroako Foru Komunitateak zerga-arloan daukan eskumen osoa. (Valdemoros Erro, María Jesús) 10-21/MOC-00058
6. Mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bere gain har dezan Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko haurren eskolatzeak familientzat duen kostua. (González Felipe, Pedro José - G.P. Unión del Pueblo Navarro) 10-21/MOC-00060